Turismoaren sektorearentzat albiste onak izaten jarraitzen dute.
Eustaten azken txostenaren arabera, nabarmentzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko landetxeetan joan den maiatzean sarrera-kopurua % 1,2 hazi zela, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, eta ostatu-gauek % 2,8 egin dutela. Urtearteko hazkunde horiekin, sarrera-kopurua 14.507 izan da, eta maiatzean 31.347 izan dira gaualdiak. Aurreko urteko maiatzarekin alderatuta % 33,6 egin du gora; hala, atzerritarren sarreren kopurua 2023ko maiatzean izan den guztizkoaren % 35,0 izan da EAEko landetxeetan. Ostatu-gauen kasuan, aldi berean, atzerritarrenak guztizkoaren % 31,8 izan dira, eta % 42,1 egin dute gora, 2022ko maiatzarekin alderatuta. Lurralde historikoaren arabera, urte arteko hazkuntzak sarreretan % 7,1ekoak izan dira Gipuzkoan, 2023ko maiatzean, eta Araban eta Bizkaian jaitsierak izan dira, % 4,1ekoa eta % 5,7koa, hurrenez hurren. Ostatu-gauei dagokienez, Bizkaian % 4,2 egin dute gora eta Gipuzkoan % 3,4; Araban, berriz, % 1,5 egin dute behera.
Ildo beretik, eta txostenaren arabera, Euskadin mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,16 egunekoa izan da maiatzean, 2022ko hil berean izan zen batez besteko egonaldia (2,13 egun) baino pixka bat altuagoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldi osoari.
Plazen eta gelen okupazio-mailek urte arteko hazkuntza izan dute: ehuneko 1,0 eta 1,8 puntu, hurrenez hurren; plazen arabera % 22,7 eta gelen arabera % 27,5. Apartamentu turistikoei dagokienez, 2023ko maiatzean, 13.486 sarrera izan dira eta 48.912 ostatu-gau. Aurreko urteko maiatzarekin alderatuta, % 31eko hazkuntza izan da sarreren kasuan eta % 21,3koa, ostatu-gauenean. Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatearekin kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten bidez eskainitako ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe horren barruan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, turismo-motiboengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak. Bisitari atzerritarrei dagokie Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien% 44 eta ostatu-gauen % 44,2; izan ere, 2023ko maiatzean, urte artean, % 58,7ko eta % 45,4ko igoerak izan dira, hurrenez hurren.