Euskadik beste bultzada bat eman dio iraunkortasunari, eta ingurumen-hezkuntzaren bidez egin du.

Hain zuzen ere, aste honetan aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak BOOST proiektua.

Proiektu honek ingurumen-hezkuntzak planteatzen dituen erronkei erantzun nahi die. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak azaldu duenez, lan honen helburua zubiak eraikitzea da, ingurumen-hezkuntza ikasgeletara eramateko lankidetzan aritzea, baita ikasgeletatik harago ere. Gainera, diziplina anitzeko sareak ere eraiki nahi dira, komunitatearen ahaleginak zabaltzeko, aldaketa eraginkor baterantz, besteak beste.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Ingurumenko sailburuak ingurumen-hezkuntza garrantzia azpimarratu du. “Ingurumen-hezkuntza etengabeko prestakuntza-prozesu bat da, non herritarrak informatuta eta inplikatuta dauden, eta tresnak, gaitasunak eta konpromisoa dituzte garapen iraunkorraren alde banaka zein taldean jarduteko, iraunkortasunaren hiru ardatzak kontuan hartuta: soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa”, adierazi du. Hala, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu du Euskadik ingurumen-hezkuntza bultzatzearen eta herritar guztiei hedatzearen aldeko apustua egin duela, ez soilik enpresen, erakundeen eta hezkuntzaren esparruan.

Era berean, Tapia sailburuak Sailak azken bi urteetan landu dituen ingurumen-mugarri garrantzitsuenetako batzuk azpimarratu ditu;azkena Trantsizio Energetikoari eta Klima-aldaketari buruzko Lege-proiektua da, helburutzat duena klima-neutraltasuna Euskadin 2050. urtea baino lehen lortzea. Gobernu-taldeak legegintzaldi honetarako hartuta zuen konpromiso hori maiatzaren 16an onartu zen, eta Eusko Legebiltzarrean tramitatzen ari da dagoeneko.