Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle bat Espainiako Neurozientzia Elkarteko lehendakari hautatu dute. Zehazki, Carlos Matute irakaslea da, Euskal Herriko Unibertsitateko Anatomia eta Enbriologiako katedraduna.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, EHUtik jakinarazi dutenez, elkarte zientifikoa da, eta hauek dira bere helburu nagusiak: Neurozientziaren arloan ezagutzaren garapena sustatzea, hainbat diziplinatako zientzialariak bilduz, eta nerbio sistemaren antolaketa maila guztietako ikerketaren integrazioa erraztuz; nazioko eta nazioarteko gizarte eta erakunde homologoekiko harremana bultzatzea; Neurozientziaren arloetan abian dauden ikerketen emaitzak eta inplikazioak iritzi publikoari ezagutaraztea.
Carlos Matute irakasleak esan duenez, “ni SENCko presidente hautatu izanak agerian uzten du Neurozientzien arloko ikerketak indar handia duela Euskadin; izan ere, munduan punta-puntakoak diren bi zentro ditugu (Achucarro eta BCBL), eta Ikerketa Biomedikoaren eremu hau artikulatzen eta gidatzen duen bizkarrezurra da UPV/EHU. Nire agintaldian, SENCren 2025eko Nazioarteko Biurteko Biltzarra eta 2024ko Cajal Conference Euskadira ekartzeko lan egingo dut. Neurozientifikoen belaunaldi berrien prestakuntza bultzatuko dut, eta haien soldatak duintzeko borrokatuko dut; nazioarteko harremanak sustatuko ditut gure inguruko herrialdeekin; administrazio publikoekin lan egingo dut ikerketa sustatzeko, aurrerapen ekonomiko eta sozialerako tresna gisa; Neurozientziek garuna ezagutzeko eta gaixotasun neurologikoak eta psikiatrikoak sendatzeko eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko duten garrantzia gizarteari zabaltzea eta jakinaraztea erraztuko dut".