Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak beroa iragarri du Araban gaurko.
Zehazki, bertatik azaldu duten bezala, goizean behe-hodei gehiago agertuko da Kantauri isurialdean. Eguerdian ostarteak irekiko dira. Arratsaldean, berriz, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, bereziki barnealdean eta bertan zenbait lekutan handiak izan daitezke. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da goizean eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da. Tenperatura maximoetan ia ez da aldaketarik izango eta 25 gradu ingurukoak izango dira, bai iparraldean bai hegoaldean.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmetetik azaldu duten bezala, bihar, astelehenean, berriro ere giro ezegonkorra. Goizean hodeiak eta urdingune zabalak tartekatuko dira. Arratsaldean bero-hodeiak nagusituko dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, bereziki barnealdean; gainera, zaparradak handiak izan daitezke. Goizean goiz eta azken orduetan haizea aldakor eta ahul ibiliko da. Egunaren erdialdeko orduetan iparraldeko haizea ibiliko da eta apur bat indartu egingo da arratsaldean. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da.
Etzi, asteartean ostarteak eta ezegonkortasuna. Goizean zeruan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, eta arratsaldean bero-hodeiak ugarituko dira. Arratsaldean eta gauean zaparrada trumoitsuak bota ditzake, bereziki barnealdean. Goizean hegoaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean iparraldekoa. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta bero puntua izango da barnealdean; kostaldean sargoria.