Gizon hurbila da Erramun. Hizketan, abesten duenean bezalaxe, hitzbakoitzari bere doinua, merezi duen indarra ematen dio: xamureta apal batzuetan, gogoz eta sutsu bertzetan. Berezko abeslariada, dudarik gabe. Bere izena euskal kantagintzaren handienenzerrendan kokatzen bada ere, Erramunek ez dio inoiz artzain etalaborari izateari utzi. Izan ere, berarentzat herria, lana etamusika kontzeptuak lotuta egon dira betidanik, eta bere gurasoengandikjaso dituen baloreak, bere bizimodua, abestien bidez transmititzeadu xede.
Nolatan sortu zen Gu Gira kantaldia egiteko ideia?
Ba, Elkarrekoek antolatu dute, eurena izan da ideia. Lehengodenboretako kantarien multzo bat bildu gaituzte eta Bilbon emangenuen lehendabiziko kontzertua, gero Donostian, orain Elizondon...Lehengo kantuak gogora ekartzea da afera. Bere denboran, plazeregiten digu elkar berriro ikusteak ere.
Txomin Artola, Niko Etxart, Urko… Lagun arteko giroa izanen duzue.
Bai, eta beste batzuk irratian entzunak nituen baina ez nituenezagutzen ere ez. Horiek lehendik hasiak ziren, 70. hamarkadatikedo lehenago. Ni 1978 urte bukaeran abiatu nintzen eta beraiekjada musikan aritzen ziren ia denak.
Gu Gira kantaldia osatzen duten kantuez "iraganeko fruitu etaetorkizuneko hazi" direla esan da. Musikak pentsatzeko era aldatudezake?
Pentsatzeko era... Nik sentitu dudana zera da, garai hartakogazteak izugarrizko plazera hartu dutela guri kantu horiek berriroentzutean. Berriz gaztetasuneko sentimenduak bizitzean, su batpizten da barnean. Aldi berean, gazteek garai bateko errealitateasentitzen dute eta hori gauza ona da historia mailan ere, ordukoerrealitateak ezagutzea. Balore horiek berriz bizitzen ikusteaeta entzutea gaurko gazteentzat ere gauza ona dela uste dut .
Gaurko gazteei ere orduko ideia horiek ezagutaraztea...
Bai, seurki, seurki... Nik, historiak mozturarik ez duela ustedut. Historia kate bat bezala lotua da: hemen puntan dagoen zatibatek zer ikusia du hamar, eta hogei, eta berrogei urte lehenagogertatukoarekin ere.
Zuri nolako aztarna utzi dizu musikak, nolako hazia?
Oh, nik lehengo kantak nire herrian en-tzuten nituen ttipitik,nire aitatxi eta nire aita zenaren ahotik, osaba bat ere bazen...Eta auzoko batzuk ere bai. Hara, jendeak elkartzen ziren etaherri bizitza bat bazen, biziki sanoa. Oroitzapen horiek betirakogelditzen dira. Oroitzapenek zimendu bat egiten dute gure bizitzan,oinarri bat bezala.
Familia, musika, herria... Lotuta daude?
Noski. Bai.
1969 urtean jendaurrean abestu zenuen lehendabiziko aldiz, ofizialki,Lartzabalen antolatutako abesti lehiaketan.
Bai, Lartzabalen lau urtez jarraian abestu nuen: 1969an, 1970ean,1971an eta 1972an. Neretzat biziki garrantzitsua izan zen...Izan ere gu, lehen,ez ginen herritik kanpo ateratzen. Ni behintzatherritik gutxi ateratzen nintzen. Baina gure etxeko lanetarakoni nintzen bakarra. Pentsa, soldadu-tzatik 21 urterekin itzulieta nire aita gaixorik jarri zen, parkinsonarekin, eta amak etabiok eramaten genuen etxeko lan guztia, baserriko lan guztia.Gainera, seme bakarra naiz, eta bi arreba zaharragoak Baionarajoanak ziren.
Hala ere, musikarako afizioa piztua zen jada zure barrenean…
Bai, gogoratzen dut gaztea nintzenean herriko abesbatza bat bazela,elizako abesbatza. Izugarri ontsa gogoratzen dut. 21 urte nituelasoldadutzatik itzuli eta, aurrenengo urtean, 35 bat gizonez osatutakoabesbatza moldatua zen herrian. Berrogei, berrogeita bost, berrogeitahamar urte zituzten eta bazuten talentu bat… Bazekiten kantuaketa giro bat zeukaten… Ba, niretzan haiek izugarri garrantzitsuakizan ziren. Orain bakar batzuk dira haietatik bizirik gelditzendirenak, baina nik biziki gogoratzen ditut. Gero, nire aita pausatuzen nik 35 urte nituelarik, hamalau urte gaixorik egon ondoren,eta berak ere kantu bakar batzuk ematen zituen. Gutxi kantatzenzuen, bi kantu kasik haiek besterik ez zituen kantatzen, etabatzuetan bakarrik. Bat Maitatua sobera, nintzelarik haurra zen,izan ere, Ameriketan egona zen bost urtez artzain. Eta bestebat, Bizi dadin euskara: (abesten) Gazterik ibili mundu zabalean,itsasoan marinel, tratulan lurrean, mintzaira mota asko badutikasirik, euskara niun ere, bat ez du parerik...
Horiek izan al ziren zure lehenengo abestiak?
Bai, orduan, pentsa 35 urterekin lagunek ere erraten zidaten,Lartzabalen baduk kantu txapelketa eta audi, hator, audi! Etahara, joan nintzen, eta azken txapelketan, hori atera nuen Maitiakgaldegin zautan kantua. Letrak baneuzkan eta inork ez zuen kantatzen.Kopia zahar bat bazen aitatxiren tailer batean eta hori zen.Hitz hori, letra hori, biziki gustatu eta doinua behar diot emanerran nion neure buruari. 1972an, beraz, kantu horrekin joannin-tzen Larzabalera. Eta horrekin irabazi nuen lehen saria.
Momentu horretatik aurrera, nola joan zinen gero eta gehiagomusikaren munduan sartzen?
1972an, aita bizi zen oraindik, 1978ko primaderan pausatu zen.Orduan Baionako Elkarrekoak jin ziren, Geixan Alfaro eta ManexPagola: Hik behar duk disko bat atera -esaten zidaten- diskobat egin behar dut hik. Nik disko bat? erraten nien nik. Garaihartan, zera, testuingurua ez zen gaurkoaren batere berdina.Beno, egin behar baldin bada eginen dut pentsatu nuen eta Baionakoestudio batean grabatu genuen, Elkarrekoek han egiten baitzituzten.Jadanik hor ibiltzen ziren Angi Duhalde eta Manex Pagola bezalakoabeslariak. Lehenbiziko diskoa hor grabatu nuen.
Zer pentsatu zenuen lehenengo aldiz zure diskoa esku artean edukitzean?
Gauza bat erranen dut, diskoa nuen eta diskoa ibiltzekorik ez,ja ja ja... Gero erosi nuen diskoa aditzekoa. Eta nire auzoan,Bastidan (Baigorri), beste batzuek ere berdin egin zuten to,Erramunen diskoa behar dugu entzun eta diskoa erosi eta aditzekomodurik ez... Ez du deus ikustekorik gaur egungoarekin.
Urte aunitz pasatu dira ordutik, zer gelditzen da orduko ErramunMartikorena gazte hartaz?
Geroztik beste zortzi disko atera ditut. Orotara zortzi ateraditut. Euskal Herria ezagutu ahal izan dut kantuari esker, baitaeuskaldunak ere, Euskal Herritik kanpo bizi direnak, Paris… KataluniakoBartzelonan ere bi aldiz egon naiz. Austrian ere, Bizkaiako AndraMari taldearekin. Itzuli zoragarriak egin ditut. Ameriketan bostaldiz ibilia naiz, Kalifornian joan den urrian hirugarren aldiz.Gure familiak badu han istorio bat: nire ama Kalifornian sortuazen, eta bi urte zituela jin zen aita-amaren besoetan Otsobira,nire aitatxiren sortetxera. Nere aitatxi joana zen hamazazpiurterekin Kaliforniara, artzain.
Zuk beti izan dituzu bi alderdi, artzaina alde batetik, abeslariabestetik...
Bai. Gure herri ttipi hauetako bizitza zerk egin duen, zer denbizitzaren balorea... Hori guztia, nik neure gurasoengandik,eta gurasoen gurasoengandik, ikasi dut.
Pisu gehiago izan du artzain alde horrek orduan?
Bai, bai... Baina, aldi berean, gure kantuen bidez gure bizitza,baloreak, erakusten ditugu.
Abeslari izatea ofiziotzat hartu al duzu noizbait edo zuretzatafizio bat izan da?
Afizioa, bai. Hala ere, 2002tik 2005era ofizio bezala landu dut.Frantsesez intermittent d'spectacle (aldikako ikuskizuna) delakoaegin dut 3 urtez, zeren 59 urterekin jaso-tzen nuen erretiratzeerrenta oso apala zen. Eta hainbeste kantaldi eskaintzen nituenez,hiru urtez erregimen orokorrean lan egin dut, beste langileenera berean. Urtean 43 kantaldi eskaini behar nituen kontratuz,eta hori da hiru urtez egin nuena. Aldi berean gauza aunitz ikasiditut, ofizio bezala abeslari izatea zer den. Nik ez nuen kantatzeabesterik, baina gauza aunitz ikasi ditut hala ere.
Jadanik 40 urte baino gehiago daramazkizu mundu honetan murgilduta.Nekea nabaria da?
Bai nekea nabaritzen da, bai. Bereziki gauetako orduetan. 40urterekin eta 68 urterekin gauzak ez dira berdin eramaten. Errekuperatzekodenbora gehiago behar izaten dut.
Xalbadorren heriotza zure ahotsaz abestutako kantarik ezagunenadela erraten ahal dugu. Euskal kanta tradizionalaren baitan abestirikezagunenetarikoa da, gainera. Asko eman diozu Xabier Leterenkantari, baina, zer eman dizu kanta horrek zuri?
Ba, nik biziki ederra harrapatzen nuen betidanik. Grabatu nueneanez nuen pentsatzen jendeak nola jasoko zuen. Kantu bat grabatzenduzunean, ez dakizu jendeak baztertuko duen, edo hartuko duen…Baina estudiotik pasatu eta gero, diskoa entzuten nuenean neuriere egiten zidan halako zera… Korapilo bat barnean, eta ia malkoakere. Gainera, hau ez dut sekula erran baina… 1993an grabatu nuendisko hori, eta 1993 zen nire ama pausatu zenekoa. Disko horiegiten hari nintzela jadanik gaixorik zen ama eta buff… Apalikusten zen. Ekainean grabatu eta atera zen diskoa, eta nireama azaroan pausatu zen. Horren ondoren efektu gehiago egitenzidan kantu hori entzuteak. Beste zentzu bat hartu zuen niretzat.
Euskal kantagintzaren historia begira-tzean, Erramun Martikorenaagertzen den izena dugu. Gaur egun, jada, euskal kantaren mitoenartean dago zure izena. Zer deritzozu zuk honi?
Bueno estimatzen dut jendeak niganako duen atxikimendua. Inportanteada, nire-tzat biziki inportantea da. Nere lanaren bidez halakozer bat ekarri dut Euskal Herriaren aberastasunera, nire harriajarri ahal izan dut, beste aunitzek egin duten bezala. Konturatzenzara Euskal Herriko aberastasuna handia dela, handia, eta horretanparte hartzea… Nik uste dut suerte bat ukan dudala, aita-amaksortu nauten bezala, kantatzeko dohain honekin.Bizitzarekin ikastekoeta ikusteko izan dudan aukera ere zorte handi bat da. Azkenfinean, denek egiten dugu aberastasun hori.
Musikako ibilbidean, lagun handiak egin izango dituzu. Gaur artekoan,ze momentu berezi gordetzen dituzu oroi-tzapenean?
Bai gogoratzen ditut momentu aunitz. Bat denen artean bereizteazaila da. Oso zaila. Kantari lagunen partetik, entzuleriarenpartetik, buff… Azkenean dena lotuta dago eta uste dut zailadela bat bereiztea. Ez da beti ere erreza izan. Baina hainbestegauza on bada, gauza mingarriak ahazten direla, fisikoki edogogoan min egiten dutenak.
2004ean zure erretiroa iragarri zenuen, ofizialki. Musika uztekodelibero horretan dudarik izan al duzu noizbait?
Bai. Orduan nekatuta sentitzen nintzen jada. Azken hiru urteakoso intentsiboak izan ziren. Gainera, 2002an sortu zen semea,eta hori onartu behar da. Beraz, gelditzea erabaki nuen. Ordutikhiru urte geldirik egon nintzen. 2008an, mutikoak ere bere autonomiahartzen ari zela eta, pixkanaka-pixkanaka berriro hasi nintzen,2009an gehiago eta 2010ean ere dozena bat kantaldi egin izanditut. Elkarrekoak ere disko bat ateratzeko esaten zidaten. Ustedut aterako dudala.
Orduan Erramun Martikorenaren disko berri bat ikusteko aukeraizango dugu?
Bai. Horretan ari nahiz eta berezia izango da. Abenduan gau luzeakizan ditut, arkumeak sortzen ari ziren garaian, eta hor aritunaiz. Artegitik arditegira bueltaka eta gauetan etzaten nintzeneanburua astintzen, horrela pasatu dut abendua. Etxean nituen kopiazaharrak berreskuratu eta hasi nintzen. Diskoaren izena Iraganurrunetik izatea pentsatu dut. Letrak gordeta nituen kopia zaharrakdira. Inoiz kantatu ez diren bertsoak dira, liburuetan ez daudenakere. Batzuk 80. hamarkadan gizon batek emanak dira. Orduan, zokoansartu eta ahaztu nituen. Letra bat ukan nuen ere, 1686an idatzitakoa.Orduan ez nuen denborarik, baserriko lanekin eta… Paper zaharhoriek nire ganerrean bilatu eta lanean aritu naiz.
Noiz argitaratuko da disko berri hori?
Urte honen hondarreko ateratzea espero dut. Orain melodiak egitenari naiz. Tradizionalak izango dira, beno, bistan dago ni horrelamoldatua naizela. Niri, testua gustatzen baldin bazait oso, bertansartzen naiz. Sekulan abestu ez diren kantak dira. Bat 1913anizandako Baztango uholdeari buruz da. Laino batek Auza mendiajo eta Baztan eta Baigorri aldea xehatu zituen. Bertsoak erebaditut, doinu bat eman diotenak. Beste bat serora batek igorrizidan, bertso kopia bat: bertan, amak jesus haurra salutatzendu. Nork eginak diren ezin jakin, ez du jartzen.
Bide berria hasteko prest?
Bai, baina ez dut uste plazetan kantatzeko diskoa izatea. Bereziaizango da.