Euskadiko hotel establezimenduek 354.826 sarrera eta 688.974 ostatu gau erregistartu dituzte apirilean
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 354.826 sarrera eta 688.974 ostatu gau erregistartu dituzte apirilean, hau da, 2025eko hilabete berean baino %5,2 eta %5,0 gehiago, hurrenez hurren. Apirileko sarreren %50,9 eta ostatu gauen %53,6 jatorri atzerritarreko bisitarienak izan dira, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Lurraldeka, Arabako hoteletan 43.201 sarrera eta 92.860 ostatu gau erregistratu dira apirilean, hau da, aurreko urteko hil berean baino %1,1 eta %2,3 gehiago; Bizkaikoetan, sarrerak %7,4 eta ostatu gauak %8,0 handitu dira, 164.701 eta 314.566 zenbatetsi ondoren; Gipuzkoako hoteletan 146.924 sarrera izan dira, iaz baino %4,0 gehiago, eta 281.548 ostatu gau, %2,8 gehiago.
Hiriburuak kontuan hartuz gero, sarreren bolumena %3,3 jaitsi da Gasteizen, eta Bilbon eta Donostian, berriz, %2,4 eta %0,5 igo da. Ostatu gauak %3,0 murriztu dira Gasteizen, Donostian %3,0 eta Bilbon %4,8 igo diren bitartean.
Bestalde, apirileko batez besteko egonaldia 1,94 egunekoa izan da EAEko hotel establezimenduetan, aurreko urtekoaren berdina. Okupazio maila %59,7koa izan da plazen arabera eta %71,0koa logelen arabera; 2025eko apirilarekin alderatuta, plazako eta gelako okupazioa %0,8 eta %2,6 puntu handiagoa izan da.
Errentagarritasuna (ADR), eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta, 114,7 eurokoa izan da apirilean EAEn, eta %9,7 igo da aurreko urtearen aldean. ADRa 122,7 euroan Gipuzkoan, 113,2 euroan Bizkaian eta 97,0 euroan Araban kokatu da. Hiriburuen artean, 144,3 euro Donostian, 125,3 Bilbon eta 83,1 Gasteizen. RevPar edo gela eskuragarri bakoitzeko diru sarrerak 81,4 eurokoak izan dira, %13,8 gehiago.
ASTE SANTUA
Aurtengo Aste Santuan 57.123 sarrera zenbatu dira, aurreko urtean baino %9,2 gehiago, eta apirileko guztizkoaren %16,1. 116.132 ostatu gau erregistratu dira, %3,3ko igoerarekin.
Okupazioa %74,8koa izan da plazaka eta %79,8koa gelaka, aurreko urtearekin alderatuta +0,2 eta +1,8 puntu.
Lurraldeka, Araban plazako okupazioa -5,7 puntu jaitsi da, Bizkaian +0,2 igo eta Gipuzkoan +2,7 igo. Gelakako okupazioa Araban -6,0 puntu jaitsi, Bizkaian +2,7 igo eta Gipuzkoan +3,6 igo da.
Atzerritar jatorriko bisitariak %43,8 izan dira sarreren kasuan eta %44,4 ostatu gauen kasuan, %6,4 eta %5,1eko igoerarekin. Estatuko turismoak ere gora egin du: %11,5 sarreretan eta %2,0 ostatu gauetan.
Lurraldeka, Araban sarrerak %0,3 igo dira, Gipuzkoan %9,1 eta Bizkaian %12,0. Ostatu gauak Bizkaian %7,0 igo eta Gipuzkoan %1,4 igo, Araban %2,8 jaitsi dira. Hiriburuetan: Gasteizen sarrerak -%1,4 eta ostatu gauak -%7,4, Donostian +%9,8 eta +%5,0, eta Bilbon +%2,3 eta +%1,0.
Azkenik, urteko lehen lauhilekoan sarrerak %1,2 igo dira eta ostatu gauak %1,5 igo dira, 2025eko aldi metatuaren aldean. Okupazioa %47,1ekoa plazaka eta %57,8koa gelaka izan da, aurreko urtean baino -1,2 eta -0,8 puntu.
Bestalde, 2026ko martxoan, Euskal AEko landetxeetan sarrerek eta ostatu-gauek % 21,6 eta % 16,1 egin dute gora, hurrenez hurren, aurreko urteko martxoko datuekin alderatuta. 10.852 eta 23.038 izan dira, hurrenez hurren. Sarreren % 83,1 eta ostatu-gauen % 80,1 Estatutik etorritako pertsonenak izan dira.
Araban 2.033 sarrera erregistratu dira, aurreko urteko martxoan baino % 53,4 gehiago; Bizkaian, % 30,2 igo ondoren, 2.455 sarrera erregistratu dira; eta Gipuzkoan, martxoan, 6.364 sarrera erregistratu dira, 2025eko martxoan baino % 11,3 gehiago.
Ostatu-gauei erreparatuta, Araban urte artekoan % 32,1 igoera izan da, eta 4.248 ostatu-gau erregistratu dira; Bizkaian 5.355 ostatu-gau izan dira, 2025eko martxoan baino % 39,2 gehiago; eta Gipuzkoan 13.435 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko hilabete berean baino % 5,1 gehiago.
Temas
Más en Sociedad
-
Muere atropellada una mujer en Sanxenxo (Pontevedra) por un vehículo que invadió la acera
-
La DGT multó a más de 70.000 conductores por drogas en 2025
-
Euskadi, la cuarta comunidad con la población más envejecida
-
Lurraldebusek zerbitzu bereziak jarriko ditu BECen ekainean egingo den Osakidetzako LEPko azterketarako