Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak, gaiak modernizatu eta publiko berrietara zabaldu nahian, "LParen kluba" jarri zuen abian iaz, zortzi saiorekin. Musikaren historian markatu duten diskoen "irakurketa kluba izan beharrean, entzuteko kluba da".

Haren arrakasta ikusita, aurtengo bigarren edizioa hamabi saiorekin iritsi da Joserra Rodrigok koordinatuta, urriaren 4tik martxoaren 28ra. LParen klubean rock eta soul musikaren bilakaeran garrantzitsuak diren diskoak osotasunean eta testuingurua kontuan hartuta aztertu nahi dira, eta haien entzunaldia eta foroa egingo da. Horrela, egileen motibo artistikoan eta entzuleen artean lana nola ulertzen den sakontzen saiatuko gara.

Joserra Rodrigo rock and rollaren, musika amerikarraren, power poparen, mod ingelesaren eta, batez ere, soularen zale amorratua da. Halabehar hutsez abokatua, Joserrak irrati programetan parte hartu eta jaialdiak antolatzen ditu.

Horiek guztiak ostiraletan izango dira, 18:30etik 20:00etara, eta sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Programa hau da

  • Urriaren 4a: "Tratado de sucio rock & roll": Exile on main Street / THE ROLLING STONES
  • Urriaren 18a: "El sonido del granero": Harvest / NEIL YOUNG
  • Azaroaren 15a: "Las Meninas del rock sinfónico": Selling England by the pound / GENESIS
  • Azaroaren 29a: "El rock universitario llega a las masas": Automatic for the people / REM
  • Azaroaren 13a: "El universo en una flor salvaje": Five leaves left / Nick Drake
  • Abenduaren 20a: "La filigrana de la psicodelia folk-rock": Forever Changes / LOVE
  • Urtarrilaren 17a: "El visionario llega a Marte”: Ziggy stardust / DAVID BOWIE
  • Urtarrilaren 31: "La renovación de la música afroamericana": Innervisions / STEVIE WONDER
  • Otsailaren 14a: "Esperanza entre los escombros": Yankee hotel foxtrot / WILCO
  • Otsailaren 28a, "La pasión callejera según San Bruce": The river / BRUCE SPRINGSTEEN
  • Martxoaren 7a, "La confesión del último mito del Soul”: Back to black / AMY WINEHOUSE
  • Martxoaren 28a: "La compositora con corazón e inteligencia": Court & Spark / JONI MITCHELL