Euskara gogoz, eguzki gogoz, Ibilaldi gogoz
ilboko Abusu ikastolak Ibilaldi jendetsua antolatu zuen atzo, egun eguzkitsua lagun izan zelarik, covid-19aren pandemia dela eta Bizkaiko ikastolen festaren azken bi edizio murriztuen ostean.
Erro, Harri, Har goiburua zuen jaia, lau kilometrotik gorako zirkuituaren inguruan egin zen, Bilbo eta Arrigorriaga arteko mugan. Jolasak nonahi izan ziren, kontzertuak, txosnak, baita herri bazkaria ere.
Antolatzaileek “balorazio ezin hobea” egin zuten. “Amesten genuen eguna betetzen ari zaigu”. “Giro aparta izan da eta sekulako jendetza”, azaldu zuten pozik.
Bizkaiko ikastolen festaren irekiera ekitaldian, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan ziren. Sailburuaren esanetan, Ibilaldiaren ospakizunarekin “euskarak bultzada handia jasotzen du. Urteetan lortutakoa izugarria bada ere, badugu oraindik zereginik” . Ibilaldia Kultur Elkarteko presidente Josune Bañalesek, euskararen erabilerak pandemian zehar jasandako geldialdia aipatu nahi izan zuen.
2023rako erreleboa Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastetxeari pasa dion Abusu ikastolak, Haur Hezkuntzako eraikina egokitzeko erabiliko du atzoko Ibilaldi jende-tsuan bildutako dirua.
Temas
Más en Sociedad
-
Gasteizko Industriari Laguntzeko 2026-2030 Planak eredu ekonomiko lehiakorragoa, jasangarriagoa eta errotua sustatuko du
-
Zupiria asume "responsabilidad en primera persona" por lo sucedido en Loiu y lamenta: "No es modo de resolver conflictos"
-
El peligro de subir selfies con los dedos en V por culpa de la IA
-
De Shakira a los 'youtubers': así averigua Hacienda si viven (y deben tributar) en el Estado