iaz jaio zen Euskaraldia, euskararen erabilera areagotzeko inoiz egin den ekimen garrantzitsuenetariko bat. 2020ko azaroren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da ekimenaren bigarren edizioa, eta dagoeneko hasi dira prestakuntzak egiten.
Euskaraldiaren lehenengo edizioko emaitzak Soziolinguistika Klusterraren eskutik irailean ezagutuko baditugu ere, lehengo urtean 225.000 pertsonek hartu zuten parte hizkun-tza ohiturak aldatzeko ekimen sozial honetan. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskal Herritarrek ahobizi eta belarripresten paperak bete zituzten, bakoitzaren hizkun-tza gaitasunaren arabera.
Ahobiziek euskaraz jarduteko konpromisoa hartu zuten, edo euskara ulertzen ez dutenei behin-tzat, lehen hitza euskaraz egitekoa. Belarriprestei aldiz, gainontzekoak eurei euskaraz zuzentzen zi-tzaizkien, nahiz eta euskaraz hitz egiteko gaitasun osoa ez izan, hizkuntza ulertzeko gai direlako.
Euskaraldiaren antolatzaileen arabera, bertan parte hartzeko beharrezkoa da belarripresten papera: euskara ulertzea, ulermenetik abiatzen baitira hizkuntza ariketak. Ahobiziek aldiz, ulertzeaz gain “ariketari sakontasun handiagoa” ematen diote euskararen erabilera zabalduaz.
Lehengo urtean euskara indar-tzeko ekimen esanguratsu honek 11 egun iraun zituen, baina 2020. urtekoak 15 egun iraungo ditu. Antolatzaileek aurrerapausu handi bat egin nahi dute Euskaraldiaren bigarren edizioan. Herritarrez gain, mota guztietako entitateak bultzatu nahi dituzte “hizkuntza praktika berriak sustatzeko ariketa sozialera”.
Entitate horien barruan, erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, kooperatibak, kultur eta kirol elkarteak egon daitezke, eta beharrezkoa izango da entitateetan euskaraz ulertzen duen pertsona talde bat edo herritarrei zerbitzuak euskaraz eskaintzeko kideak egotea.
Euskaraldian izen ematen duten entitateetan Ariguneak sortuko dira: euskaraz lasai aritzeko guneak. Esate baterako, Arigune interesgarri bat supermerkatu bateko kutxa bat izan daiteke, bezeroak kutxa horretan euskaraz arituko dela bermatuta izango baitu 15 egun horietan zehar. Prak-tika honen bidez, entitateen eta hiritarren arteko harremanak indartu eta hobeto zaindu ahal izango dira.
Horretarako ahobizi eta belarriprest dinamikarekin jarraituko da, baina oraingoan herritarren artean bakarrik izan beharrean, entitateek ere rol horiek eskuratzeko aukera izango dute.
aRIGUNEAK Ariguneak pertsonek norberarekiko konfiantza indartzeko garrantzitsuak izan daitezke Euskaraldian zehar. Euskaraz lasai aritzeko gune babestuak izango dira, eta baliagarriak izan daitezke egunerokotasunean hizkuntza ulertzen duten baina hitz egitera ausartzen ez diren lagunentzat. Horretarako, ahobizi eta belarripresten txapekin pertsonak identifikatzen diren bezala, garrantzitsua izango da Ariguneak identifikatzea. Entitateak babesa eman behar dio guneari eta bertan sortzen diren hizkuntza praktikei.
Arigunea sortzeko, entitatearen arduradunaren onarpena eta konpromezua beharko da, eta baita euskaraz zerbitzua eskaintzeko edo hizkuntza ulertzeko gaitasuna duen lantalde batena ere.
Euskaraldiaren logoak ongi funtzionatu badu ere, arduradunek logoa “eboluzionatzeko” beharra ikusi dute. Ariguneen kontzeptu berria irudikatu dute logoan eta norbanako solteak irudikatu beharrean, guneetan koka-tzen diren norbanakoak irudikatuko ditu 2020ko Euskaraldiko logoak.
Euskara hauspotzeko ekimenak antolatzea oso aberasgarria bada ere, norbanakoaren garrantzia azpimarratu behar dute. Euskal kultura soziolinguistikoa irmotzeko, pertsona bakoitzak hizkuntza ohiturak aldatzeko iniziatiba eduki beharko luke, eta Euskaraldiaren antolatzaileek diotenez, “praktika arrunta bihurtu beharko litzateke euskaldunon artean euskaldun hartzaileei euskaraz egitea, haiek euskaraz hitz egiteko zailtsunak eduki arren”.
Bestalde, teknologiaren garapenak komunikatzeko moduak aldatu dituela ere kontuan hartu behar dute. Horregatik, 2020. urteko Euskaraldiak ere bere lekua izan nahi du gailu digitaletan. Ahobizi eta belarripresten aurrez aurreko jokabideak gailu digitaletan gainontzeko pertsonekin komunika-tzeko egoeretara eramatea proposatuko dute (Whatsapp, telegram edo skype bidez, esate baterako).
Horrekin batera, ahobizi edo belarriprest bezala identifikatu ahal izango dira erabiltzaileak tresnetan eta horri buruzko informazioa zabalduko dute, “euskaldun modura gure matrikula digitala zabaltzeko baliagarria izango baita bai pertsonekin eta baita makinekin komunikatzeko ere”.
Euskaraldiaren bigarren edizioa 2020an ospatuko bada ere, dagoeneko hasi dira frogak egiten Donostiako Intxaurrondo auzoan eta Agurainen. Horrela, entitateak aktiba-tzeko prozesua eta tresnak aztertu eta frogatuko dituzte, eraginkortasuna bermatu eta zalantzak argi-tzeko asmoz.
Euskaraldia antolatzeko eragile multzo desberdinak daude eta guztien artean lortzen da ekimena aurrera eramatea. Euskalgintzako gizarte eragile eta herritar euskaltzaleez gain, erakunde publikoetako euskara saileko kideak eta euskararen sustapenean urratsak eman nahi dituzten bestelako eragileak ere oso paper garrantzitsua jokatzen dute arlo honetan. Baina Euskaraldiaren oinarrian herri ba-tzordeak daude, herritarrengandik gertuen dauden eragileak. 2018ko Euskaraldian 405 udalerritan eratu ziren batzordeak eta bilerak antolatzeaz arduratu ziren, parte-har-tzaileei informazioa eskeini eta txapak banatu zituzten, lan-taldeak sortu eta izen-emateak ere eurek kudeatu zituzten. Euskaraldiaren bigarren ediziorako, Euskaraldiak info@euskaraldia.eus helbide elektronikoa luzatu die lan batzordea antolatu nahi duten herriei eurekin harremanetan jartzeko.
Iaz Euskaraldian parte hartu zuten herritarrek 2020ko edizioan ere parte hartzea da helburuetako bat, eta horrez gain, geroz eta jende gehiagok ekimen honetan parte izatea.