Donostia - Eusko Jaurlaritzaren Epaitegiko Lantalde Psikosozialak 5.164 pertsonen eskaerei erantzuna eman zion 2018an. Talde horretan, 1.076 familietako seme-alaba zein gurasoak daude. Horietako batzuk, haustura prozesu liskartsu baten baitan daude, eta beste askok, jada ezarrita dauden neurri guraso-filialen aldaketa burutu dute. Zerbitzua familia eta gizarte osoari eskaintzen zaizkie, arazo horiekin datozen ondorioak ahal den moduan desagerrarazteko.
Epaitegiko Lantalde Psikosoziala martxan jarri zen 1998an eta lan talde irmoa dauka: 16 psikologo, 7 gizarte-langile, 5 hezitzaile eta 3 euskarri administratibo dauzka.
Honen lana nabarmendu zuen atzo Maria Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak Miramar Jauregian “Haurren zaintza familia-prozesu liskartsuetan” UPV/EHU-ko udako ikastaroaren inaugurazioan. Berarekin batera parte hartu zuten Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko presidenteak, Carmen Adán Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak, Itziar Alkorta UPV/EHU-ko Uda Ikastaroen zuzendariak, eta Fernando Álvarez Eusko Jaurlaritzako Epaitegiko Lantalde Psikosozialeko kideak.
Hurrengo egunetan aditu ezberdinen hitzaldiak izango dira. Azken hauek familia kontzeptua, egitura eta konposizioa aztertuko dituzte, kontzeptua aldaketa sozial, kultural eta ekonomikoetara nola egokitzen den islatuz. Izan ere, ikastaroaren helburua egoera latzak konpontzeko gai izango diren legezko estandarrak eta psikosozialak ezagutaraztea da, familien barne-prozesutik, estatuko eta nazioarteko prozesu juridikora.
Erantzunerako neurrien barruan Eratorpen Judizialetik datozen Elkargune Familiarrak aurki daitezke, umeen eta gurasoen arteko harremanak ahalik eta hoberen mantentzea jomuga dutenak. Azkeneko urtean 28.275 saio eraman dira aurrera, eta guztira 936 familiek jaso dute laguntza. Horien artean, 1.299 adingabe eta 1.913 heldu aurkitzen dira. “Elkargune hauetan espezialista profesionalen arreta jasoko dute. Hauek informe periodikoak garatuko dituzte, erabaki judizialak hartzerako orduan lagungarri direnak. Izan ere, zentro hauek izaera tenporalekoak dira, arrakasta umeen eta gurasoen arteko harremana zentroetatik urrun burutzean datzalako”, azaldu zuen Lan eta Justiziako sailburuak. Espazio hauek segurtasuna eta ongizatea bermatzen duten leku neutralak eta doakoak dira.
2017an bost zentro zeuden horretan, gaur egun zortzi daude orotara. Bilbo, Gasteiz, Donostia, Tolosa, Durango, Gernika, Portugalete eta Barakaldon daude. Lanaren poderioz eta zentro berrien irekiarekin, pixkanaka egoera hobera egiten ari da, eta situazio liskartsuen kopurua 2017an 167koa izatetik 2018an 111koa izatera pasatu zen.