BILBO. APP irisgarriari esker entzumen edo mintzamen zailtasunak dituzten pertsonak 112rekin komunikatu ahal izango dira grafikoen bidez eta 112-SOS DEIAK operazio-pantailan zuzenean ikusi ahal izango den txat baten bidez, erabiltzaileek gertaerari buruz egoki irizten duten informazioa eman ahal izan dezaten.

Dispositibo mugikor berria doakoa da, eta 112 telefonoaren operadoreekin botoia sakatuta bakarrik komunikatzeko aukera ematen du. Aktibatuta badago deia hasten den une berean bidaltzen du GPS seinalea, eta horri esker balio handikoa izango da bereziki trafiko-istripuetan, mendiko bilaketa-lanetan, eta abarretan, lokalizazio zehatza beste zailtasun bat gehiago izaten den kasuetan, alegia.

Aldi berean, GPS posizionamenduari esker azkar erantzun ahal izango zaie komunikatzeko ezintasunen bat duten pertsonei, posizioa automatikoki lortzen baitu azalpenik eman beharrik izan gabe.

?Larrialdietako 112ren APP berria jaisten dutenek GPS sistemaren bitartez lokalizatzeko aukera aktibatu dezakete, eta datu medikoak ere eman ditzakete (alergiak, gaixotasun kronikoak, hartutako botikak, eta abar).

Horri esker zerbitzua eraginkorragoa izan daiteke osasun-larrialdiei erantzun behar izaten zaienean.

Gainera, pertsona batek larrialdi-abisua bidaltzen digunean berak nahi duen pertsonari deitzeko harremanetarako zenbaki bat gehitzeko aukera ere emango zaio?, adierazi du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.