BILBO. Ikerlana Fátima Ruiz Litago eta Maider Kortajarena Rubio irakasleek zuzendu dute, eta aztertu ditu zahar egoitzetan dauden adinekoen artean ariketak gorputz funtzionalean zein muskulu masan eta parametro bihotz-metabolikoetan dituen ondorioak.
Ikerlan hori 2016/2017 ikasturtean defendatu zuen Zinkunegik, EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea Masterra amaitzean. Zorroaga Fundazioko adinekoen egoitzan egin zuen ikerketa, Donostian.
Eva Luque Hestia Fundazioaren zuzendariak, Xavier Corbella Hestia Katedraren zuzendariak eta Eduardo Ferreiro Hestia Fundazioaren presidenteak eman diote saria.
Ikerlana egiteko, 38 pertsonak parte hartu zuten 12 astez indar eta orekako gorputz ariketen programa batean (hiru saio asteko).
Parte hartu zutenak bi taldetan banatu ziren: ikerketakoa eta kontrolekoa. Gorputz ariketak gorputz funtzionalean, muskulu masan eta bihotz metaboliko parametroetan duen eragina aztertzea izan da ikertzailearen helburua.
"Gorputz ariketen interbentzio baten ondorioak zahar egoitzetan dauden adinekoen baitan: gorputz funtzioa, muskulu masa eta parametro bihotz-metabolikoak" Master Bukaerako Lanean, EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak ondorioztatu du ikertaldeko pertsonek hobetu egin dituztela goiko gorputz adarren indarra, muskulu basoa eta gerri zein aldaka parametroak.