BILBO. Zehazki, 32 ezkontza homosexual izan dira (22 emakumeen eta 10 gizonen artean), eta gainontzeko 978ak heterosexual.

Urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi izaten da, batez ere urtarrilean (252) eta otsailean (293), Eustaten datuen arabera.

Aurreko urteetan bezala, ezkontza zibilen ehuneko handia izan da (ezkontza heterosexualen %91), aurreko urteko aldi berekoen tankerakoa oso (%91,2). Horrela, ezkontza homosexualak gehituz (denak zibilak), ezkontza guztien %94,2 zibilak izan dira.

Urteko lehen hiruhilekoan izandako 1.010 ezkontzetan bizilekua EAEn duten 944 gizon eta 954 emakume ezkondu ziren; gainerako ezkontideak erkidegotik kanpo bizi ziren. 767 senarrentzat (%81,3) lehen ezkontza izan da, eta 14 alargun eta 163 dibortziatu berriro ezkondu dira. Aurreneko aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea txikixeagoa izan da (%80,7 eta 770), eta 6 alargun eta 178 dibortziatu berriro ezkondu dira.

Senarren artean, %90,4 gizon 30 urtetik gorakoak izan dira, eta emazteen artean, %85,3 emakume. Aurreko urteko hiruhileko berean 30 urtetik aurrerakoak %91,8 eta %86,8 izan zirenez, hurrenez hurren, aurtengo portzentajeak txikixeagoak izan dira.

Azkenik, 2017ko lehen hiruhilekoan emakume ezkonberrien %19,7 eta gizon ezkonberrien %15,5 atzerritarrak izan dira: 2016ko datuekin alderatuz gero, emazte atzerritarren kopurua %4,1 puntu gehitu da, eta gizonenean %1,6 puntu.