DONOSTIA. GOFE 2007tik ari da lankidetzan "Enebizia": bizitza independenterako entrenamendua programa aurrera eramaten. Programa horren helburua da bizitza independenterako entrenamendu esperientzia bat izatea ahalbidetzea, Down sindromea duten gazteen integrazioa eta normalizazioa erraztuz, Aldundiak jakinarazi duenez.
Enebizia programak prestakuntza ematen die Down sindromea duten gazteei autonomia pertsonala eta, beraz, bizi kalitatea sustatzen duten trebetasunetan, barne hartuta, eguneroko bizimoduan erabakiak hartzen eta euren etorkizunaren antolamenduan parte hartzen. Aldi berean, osasun mentaleko balizko gaixotasunetatik aldentzea lortzen da eta pertsona horien zahartze goiztiarra saihesten.
Iaz pisuko 12 gazteren parte-hartze zuzena izan zuen prestakuntza eta autonomia taldeetan programa honek, eta haien familiak, era berean, zeharkako onuradunak izan ziren. Down Araba-Isabel Orbe elkartean Down sindromea duten 71 pertsonaz gain, haien familiak eta lagunak, eta hainbat bazkide laguntzaile, profesional eta boluntario daude egun. Guztira, 300 bat pertsonako taldea da.