BILBO. Halaber, iazko laugarren hiruhilekoan, EAEn 4.360 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino %6,3 gutxiago. Jaiotzen 1.604 urrian izan ziren, 1.373 azaroan, eta 1.383 abenduan. Jaiotzak lurralde guztietan gutxitu ziren iaz urte artean: Araban 772 haur jaio ziren (-%1), Bizkaian 2.199 (-%6,8), eta Gipuzkoan 1.389 (-%8,3). Udazkenean EAEn amatutakoen arteko %22,2 atzerritarrak izan ziren ziren: Araban %32,3, Bizkaian %19,7 eta Gipuzkoan %20,6.

Gainera, 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi izan zen laugarren hiruhilekoan, haien artean izan baitziren erditzeen %36,5. Ondoren, 35-39 urte arteko taldea kokatu zen (%34,9), eta jarraian 25-29 urtekoena (%13,1). 40 urte baino gehiagoko amak 25 urtez beherakoak baino gehiago izan ziren (%10,1 eta %5,4, hurrenez hurren). Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera: atzerritarrena, 31 urte batez beste, eta estatu espainiarrena, 34,2 urte.

Azkenik, 2016ko laugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpo jaioak %45 izan ziren, 2015ekoan baino %2,1 puntu gehiago. Jaiotza hurrenkeraren arabera sailkatuz, 2.265 haur lehenengo seme-alabak izan ziren (%51,9), 1.610 aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren (%36,9), eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 485 izan ziren (%11,1).