Kontuz! Jarraian dituzun albisteak luparekin irakurri beharrekoak dira. Ez letra tamainagatik; horretarako erabili betaurrekoak, lerro artean dagoena ongi ikusteko eta interpretatzeko baizik.
Hemen argitaratu ditugun albisteak ez dira benetan gertatutakoak. Egiatan gertatu izan balira bezala kontatu ditugu, baina gure benetako asmoa egoera horiek salatzea edo kritikatzea izan da. Titular ba-tzuk benetakoak izatea gustatuko litzaiguke, beste batzuk inola ere ez. Politikari, agintari, herritarrok, denok? hausnarketa egin beharra daukagu.
Lehenengo izurdeak ikusi dira Ebro ibaian Ebro ibaiko kutsadura guztiz desagertu da eta munduko ibairik garbiena izendatu dute. Munduko ibai garbien erakundeak (IGE) egin du ikerketa.
Nafarroako Gobernuak jarri du abian Ebron kutsadura murrizteko proiektua ibaira produktu toxikoak isurtzen dituzten lantegietan. Proiektuak oso harrera ona izan du eta langile eta nagusi guztiek buru-belarri betetzen dute. Ebroko Ur Konfederazioa arduratzen da behaketak egiteaz eta proiektua behar bezala betetzen ari dela ziurtatzen du.
2005ean hasi zen araudi berria aplikatzen eta urtez urte kutsadura maila nabarmen gutxiagotuz joan da. Konfederazioko kideek diotenez, gaur egun kutsadura maila guztiz desagertuta dago. Lege honen arabera, lantegi guztiek Ebrora bota-tzen dituzten produktu kimiko guztiak, bota baino lehen, azterketa zorrotz bat pasa behar dute.
Neurriz gorako garbiketa dela eta, lanuzteak egingo dituzte Erriberako hiriburuan Kale garbitzaileek greba egitea adostu dute bihartik hasita hilaren 18ra arte. Kontzentrazioak eta manifestazioak antolatu dituzte egun horietarako.
Tuterako kale garbitzaileek eta Erriberako hiriburuko garbiketa enpresa guztiek greba egitea adostu dute. Langileak zikinkeriaren faltaz kexatzen dira, zaborrik gabe ezin dute normaltasunez lan egin. Protestek apirilaren 18ra arte iraungo dute eta asteburuetan, manifestazioak eta kontzentrazioak egingo dira. Plaza Berrian bilduko dira larunbatero 12.00etan.
Aitor Castillo, Tuterako udaleko kale garbitzaileak, kaleak oso garbi, garden eta distiratsu daudenez, bere eta lankideen lana ondo ezin dutela egin adierazi digu. Lan gutxi dutenez, gutxiengo soldata kobra-tzen ari dira, eta dagoeneko bi lankide kanporatuak izan dira.