Proiektua 2009-2010ean hasi zen eta Jaso ikastola 2015-2016 ikasturtez geroztik ari da parte hartzen. Egun, Jasoko Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak ari dira Blok barruan proiektukako lanketa garatzen. Horretarako irakasleek ere, metodologia honetan euren burua formatu behar zizan dute beti ere, Nafarroako Ikastolen Elkartearen gidaritzapean.

ONURAK IKASLEENTZAT Konpeten-tzien bidezko ikaskuntzak ikaslearen prestakuntza hobetzen du, alderdi akademikoez gain bizitzarako garrantzitsuak diren beste alderdiak bultzatzen baititu: arlo pertsonalean hobekuntzak (autonomia, erresilien-tzia, ardura?), familia eta giza harremanetan (ikaskidetza, enpatia, partaidetza aktiboa?) eta etorkizuneko lan prestakuntzan (proiektuen bidezko lana, ekimena eta iniziatiba, sormena?). Batetik, Ikasitakoa aplikatzeko diseinatzen dira proiektuak eta ezagutza desberdinen integrazioa eskatzen dute. Bestetik, testu-ingurune eta egoera desberdin batean planteatzen dira, jardueretan oinarrituriko metodologiari jarraituz.

PROIEKTUEN AZOKA Blok proiektua Europako KEYCOLAB izenarekin garatzen ari da Nafarroako Ikastolen Elkartea, Erasmus+ programaren barruan. Europako KEYCOLAB programaren barruan Iruñean eginen da Nazioarteko Konferentzia 2017ko irailean.

Proiektuan parte hartzen ari garen ikastolek, Konferentzia horri begira, gure ikastoletan Proiektuen Azoka antolatzea adostu dugu eta hori da hain zuzen ere, 2017ko martxoaren 10ean, Jason egingo dugun ekimena.

Proiektuen azokan aurkeztuko ditugu gure Lehen Hezkuntzako ikasleek burutu dituzten lanak, eta aukera paregabea izango dute euren gurasoei aurkezteko, Lehen Hezkuntzako guraso guztiak gonbidatu baititugu Azokara.

EGITARAUA Gurasoek, lehenengo, Blok proiektuaren nondik norakoa ezagutzeko aukera izango dute, konpetentzietan oinarritutako metodologian sakondu eta dauzkaten zalantzak argitu. Horretarako, J.M. Goñik, Blok proiektua garatzen lagundu digun aditua, emango du ordu erdiko hitzaldia Ikastolako Areto Nagusian. Azkenik, gurasoek euren seme-alaben lanak ikusi ahal izango dituzte, baita besteenak ere. Aurkeztuko ditugun proiektuak hauek dira:

- Maskotak, gure lagunak: Maskotak nola zaindu landuko dute, eta bukaeran horma-irudi bat egin dute.

- Zein da zure lanbidea, amona? Antzinako lanbideak ikertu egingo dituzten, beraien familietakoa abiapuntu hartuz.

- Berriro esango duzu, mesedez? Entzumena nola zaindu eta entzumen arazoei buruzko lana.

- Nire ohitura onak sustatzen: Ohitura osasungarriak lantzea du helburu blok honek.

- Jasintxo festa: Pintxo- hamaiketako bat prestatu dute ikasleek.

- Gurekin Europara: Europako hainbat herrialde ezagutu eta bidaia bat prestatu dute.

Azokaren egitura, baliagarria izango zaigu gure ikasleen lanak errekonozitzeko eta proiektuaren hobe-kuntzak hurrengo faserako antzemateko.