Hiru urte luze igaro dira San Fermin Ikastola Konfian-tzaren Pedagogiaren ildoan lanean hasi zenetik. Ildo hori jarraituz, aurtengo ikasturtean, konpeten-tzia desberdinak lantzen dituzten txoko berriak martxan jarri dira Haur Hezkuntzan: eraikuntzaren txokoa, matematikarena, joko sinbolikoa? Espazio berri hauen bidez, ikaskun-tza aktibo eta manipulatiboa bultzateko helburua dago, bereziki aspektu horiek jorratzeko diseinatuta baitaude, baina baita beste hainbat alderdietan eragiteko ere: zaintzaren senan, esaterako. Hain zuzen, sena horren eta beste batzuen garrantziari buruz dihardu Konfiantzaren Pedagogiak.
Txoko hauek martxan jartzeko, irakasleek espazio hauetako bakoitzean izango diren ekintzak edo jarduerak prestatzen dituzte. Batzuk maiztasunez berritzen dira eta haurrei bertan egiten zaien eskaintza zabala da; beste batzuk, ordea, finkoagoak dira, joko sinbolikoarena kasu. Haurrek horietako zeinetan aritu nahi duten libreki erabakitzen dute egunero eta askatasun horrek gainontzeko umeekin interakzio handiago bat izatera eramaten ditu, betiko talde konbentzionalak hautsi egiten direlako. Modu horretara, ume bakoitzak hobekien senti-tzen den txokora jotzen du; bere gaitasunak hobekien gara ditzakeen gunera. Bide hau, gainera, aniztasunaren trataerari heltzeko modu interesagarria bilakatzen da, besteak beste, haur bakoitzaren gaitasunak ezagutzeko eta bultzatzeko lana modu konsziente batean garatzeko aukera sortzen delako.
Aurretik aipatutako zaintzaren senarekin batera, pertsonok berezkoak ditugun beste sen batzuk lantzen dira txoko hauen bitartez, adibidez, esploraziorako edo ikerketarako sena: inguratzen gaituzten objektuei erreparatzea, hauek ikertzera bultzatzen gaituen sena; zientziaren eta ezagu-tzaren ateak zabaltzen dizkiguna, alegia. Hortaz, hauxe da ikastolako txikienekin lan egiteko modu honek bilatzen duen oinarrizko printzipioa: jolastuz ikasi eta ikasiz jolastu.
BERRIKUNTZA ERE IRAKASLEAREN JARDUNEAN Ikastolako Haur Hezkuntzako gunean, orain arte ezagutzen genituen ohiko gelak txokoak bilakatu dira eta irakasleak hauetako txoko bakoi-tzeko arduradunak. Hori dela eta, lan garrantzitsua egiten dute aurretik bertan izango diren jardueren prestaketan, lortutako arrakastaren arabera, zerbait mantentzea edo aldatzea erabakitzeko, jardura berriak proposa-tzeko eta abar. Hau guztia haurrak gelara iritsi aurretik, baina, bertan jolasean ari direnean ere, irakaslearen funtzioa asko aldatu da. Izan ere, gidaritza egiteaz gainera, hezitzaileak gela barruko atentzio puntu garran-tzitsuena izateari uzten dionean, funtsezkoa den lana egitera bidera dezake bere jarduna: behaketa egitera. Behaketa horretatik abiatuta, ikasle bakoitzaren gaitasunei erreparatu eta horiek bultzatzeko neurriak har daitezke; baita, arazorik egonez gero, zailtasunei aurre egiteko bitartekoak lehen bait lehen jarri ere. Bidenabar, obserbazio horren bidez, errazagoa zaie irakasleei umeek paira dezaketen balizko sufrimendua detektatzea eta haiekin enpatizatzea.
Hori guztia da hain zuzen Konfian-tzaren Pedagogiak bilatzen eta bultzatzen duena. Momentuz, Haur Hezkuntza osoan garatzen ari den egitasmoa dugu, baina, poliki-poliki, Lehen Hezkuntzako aurreneko mailatan ere ezartzen joateko asmoa dago.