BILBO. Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, abuztuaren 6ean, eguzkitsu eta tenperatura altuagoarekin dator larunbata. Epeltzeko joera hartuko du eguraldiak, kostaldean beroenak 24 gradukoak izango dira eta barnealdean eta hegoaldean 25 eta 30 gradu artekoak.

Egunaren lehen partean, litekeena da behe-hodeiak agertzea ipar isurialdean, baina apurka-apurka altxatu eta eguerdirako zerua nonahi oskarbi agertuko da. Haizea ipar-ekialdetik sartuko da.

Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 26 gehienez, eta Iruñean 16 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin. Itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Itsasgorak 05:43an eta 17:56an izango da, eta itsasbeherak 11:41ean. Uraren tenperatura 22-23 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gora izango da.