BILBAO. Euskal Herriko Sare Antifaxistak jakinarazi duenez, uztailaren 1eko ekimenak "mozal legeen aurkakoak eta protesta herritarraren, pobreziaren eta prekarietatearen kriminalizazioaren aurkakoak" dira, "gure eskubideen defentsan, eta kalea adierazteko, mobilizatzeko eta elkarri babesa antolatzeko espazioa dela aldarrikatzeko".

Horrela, deialdi bakoitza independientea dela baina elkarren artean koordinatuak daudela iragarri du, eta "No a las Leyes Mordaza. Lege injustuak desobeditu" goiburupean egingo direla. "Bakoitzak ezaugarri ezberdinak agertuko ditu, baina guztietan eragile sozial edo politiko anitzen multzoak gara antolatzaileak. Heldu den astean prentsa agerraldiak burutuko ditugu, nork bere hirian", azaldu du.