BILBO. EHUk jakinarazi duenez, osteguneko jardunaldia 16.00etan hasiko da, eta haurren txerto egutegiari eta haren aldaketei buruz hitz egingo da, baita oraingo txertaketa arautegiaz ere. Adituek egutegi horretan ez dauden txertoak ere jorratuko dituzte.
Ostiralean, bigarren lan bilkuraren ardatzean, parte hartzaileak helduen txertaketaz mintzatuko dira. Izan ere, umeen adin pediatrikoan ez ezik, txertoak bizitza luzean ere jarri behar dira infekzio batzuk (hala nola gripea eta Herpes Zosterra) prebenitzeko, eta horretarako adin helduan ezarri beharko diren zenbait txerto daude.