BILBO. Guztira, iaz 222 emakumek (%54) eta 188 gizonek (%46) irakurri zuten tesia EHUn, eta horrela, 410 tesi burutu ziren. Halaber, 2012-2013 ikasturteko doktoregoko 40 sari bereziak ere emango dira ekitaldian. Sari hauek ematen zaie nazioarte mailan izan duten garrantziagatik, zientziari egin dioten ekarpenagatik eta era adierazgarrian jakintza berriaren sorreran lagundu izanagatik nabarmendu diren tesiei.
Hurrengo hau da tesien eta jakintza arloen arteko lotura: Zientziak 111, Ingeniaritza eta Arkitektura 82, Osasun Zientziak 62, Gizarte eta Lege Zientziak 82 eta Arte eta Giza Zientziak 73. Tesi horietatik 156 nazioartekoak izan ziren eta 44 euskaraz defendatu ziren, 2014ko datuak hobetuz.
Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea izango da ekitaldiko buru. Gabriela Chotro Master eta Doktorego Eskolako zuzendariak egingo du aurkezpena eta Olga Martin Belloso doktore eta Lleidako Unibertsitateko Elikagaien Teknologiaren arloko katedradunak "El papel de la investigación en el cambio de paradigma entre oferta y demanda de alimentos" ikasgaia emango du. Ekitaldia streaming bidez emitituko da zuzenean https://ehutb.ehu.es/eu/directo/1.html katean.