BILBO. Azken urteetan bezala, izena emateko bi bide izango dira: on line edo ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Zehazki, internet bidez on line egin nahi dutenek, astelehen honetatik, maiatzaren 2tik, hilaren 11ra bitarteko epea izango dute (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus), eta aurkeztu beharreko dokumentazioa eskaneatuta atxiki beharko dute, prozesu horretan bertan. Aurrematrikula ikastetxeetan bertan egiteko, berriz, maiatzaren 12ra arteko epea egongo da.

2016-2017 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen duten 204 ikastetxe publiko nahiz pribatu izango dira EAEn, ondorengo hiru modalitate hauetako bat ikasteko: Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak, eta Artea. 2015-2016 ikasturtean 30.168 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten Euskadin.

Aurrematrikula egiteko epea amaitu ondoren, ekainaren 1ean onartuen eta ez onartuen behin behineko zerrendak argitaratuko dira. Ekainaren 1etik 6ra behin behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea irekita egongo da, eta ekainaren 9an onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratuko da. Azkenik, matrikula egiteko epea ekainaren 20tik uztailaren 6ra izango da.