BILBO. Martxa igandean ospatuko da, 09.30ean hasita, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Bilbon. 13 kilometroko ibilbidea izango da eta Leioa-Erandioko EHUko Kiroldegian bukatuko da. Han autobus zerbitzua egongo da 12.30etik 14.30era, helmuga metroaren Astrabuduako geltokiarekin lotzeko.

Ibilaldian parte hartzeko nahitaezkoa da izena ematea, eta epea ostiralean amaituko da. Izen ematea www.ehu.eus/kirolak-bizkaia web orrialdean edota Bizkaiko campuseko Kirol Zerbitzuko Bulegoetan egin daiteke. Nahi duen orok parte hartu ahal izan du martxan.

Tipi-Tapa Osasunez ibilaldiak helburu hauek ditu: unibertsitatea gizartera hurbiltzea, herritar guztiak kirolaren bidez osasuna zaintzera animatzea, EHUko ikastegiak lotzea eta ingurunea ezagutaraztea.