Lankidetza eta talde-lana ezinbesteko zutabeak dira gure eskolan aurrera eramaten diren proiektuetan eta ikasleen ikas-prozesuan garrantzi handia dute. Aspalditik, gorputz heziketako arloan egiten diren jarduerak jolas kooperatiboan oinarritzen dira.
Tamalez, gaur egungo kirol askok lehiakortasuna eta bazterketa bultza-tzen dute eta ez da erraza gure pedagogia-ikuspegia asetzen duten kirolak topatzea.
Colpbola hori saihesteko jaio da! Kirol horren sorreran alde pedagogikoak garrantzi handia izan du. Kirol honek gure ikasleen beharrei eran-tzun egokia ematen die.
1997. urtean Juanjo Bendicho gorputz-hezkuntzako irakasleak asmatu zuen Colpbola. Haren asmoa jolasaren oinarrizko helburu batzuk lan-tzea zen: hezkidetza, integrazioa, lankidetza, autoestimua, genero-berdintasuna eta ikasle guztien gozamena. Nafarroan ez du oihartzun handirik, baina eskoletan ari da pixkanaka presentzia hartzen, irakaslearentzat tresna egokia baita.
EZAUGARRIAK eta OINARRIAK Colpbola inbasiozko talde kirola da. Zazpi neska-mutilek osatutako bi talde lehian aritzen dira eremu jakin batean. Azken xedea baloia, eskuekin jota, aurkarien atean sartzea da. Colpbolaren bi zutabeak lankidetza (kolpe bakarreko jokoa baita) eta hezkidetza (taldeak beti mistoak baitira) dira.
Talde-izaera nabarmentzea: Colpbolak desberdintasunak leundu, eta talde-izaera indartzen du. Lankidetza bultzatzen du, eta beste kiroletako indibidualismoa apaltzen du. Oinarrizko xede horretatik sortuko da Colpbola gainontzeko inbasio-kiroletatik bereizten duen araurik berezko eta funtsezkoena: pilota ezin da ez harrapatu ezta atxikitu ere, jo egin daiteke soilik; eta, batez ere, jokalari batek ezin du pilota bi aldiz jarraian jo. Horrela, jokalari batek ezin du berak bakarrik jokoa sortu, bere taldekideen lagun-tza behar du.
Hezkidetza eta genero-berdintasuna: Integrazioa. Kirola guztiontzat. Hezkidetza Colpbolaren zutabeetako bat da. Taldeak, beti, neskez eta mutilez osatuko dira, beraz elkarketa hori modu naturalean emango da.
Horrekin batera, integrazioa bultza-tzen du, jokalari guztiek parte hartu behar dutelako gaitasun maila kontutan izan gabe (jokalari bakar baten joko ona ez da nahiko irabazteko, taldekide guztien laguntza beharko du helburua lortzeko).
Estereotipoak gainditzea: Kirol honetan estereotipoak gainditzen dira, bai teknikoak baita jarrerazkoak ere. Errendimenduzko kiroletan ez bezala, Colpbolean ez dago kopiatzeko eredurik (jarrera desegokiak, keinu tekniko okerrak...); horrela jokalariek sormena erabiliko dute sortzen zaizkien arazoen aurrean.
Aukera-berdintasuna: Kirol berria denez, parte hartzaile guztiek zerotik abiatzen dira.
Arrakasta eta autoestimua: Jokoan arrakasta motore asko izaten dira. Colpbola baloia jotzeko abilezian oinarritzen denez, eta abilezia hori denok berezkoa dugunez, ekintza arrakastatsuak ohikoak dira. Horrekin batera, arrakasta ez dute soilik gola sar-tzean lortzen, baizik eta, pase on bat egitean, defentsan baloia moztu edota aldentzean... Ekintza horiek modu egokian indartuz parte-hartzaileen autoestimua handitzen da.
Bizitasuna: Oso dinamikoa da, jokalari guztien gozamena bermatu eta jarduera fisiko osoa eskaintzen die. Jokoaren dinamikan baloia ezin da atxikitu edo gelditu, horrela intentsitate maila handitzen da eta.
Aberastasun motorea: Motore aldetik oso kirol aberatsa da. Baloia airetik nahiz lurretik jotzeko aukera dagoenez, baloia jotzean oinarritutako keinu zein mugimendu tekniko askotarikoak ahalbidetzen ditu. Hori guztia, orokorrean, eskuekin egiten da, baina gorputzeko beste atalak ere erabil daitezke, hala nola, besoak, burua edota gorputz-enborra.
Erraztasuna: Aniztasunaren trataera. Arautegi ulerterraza da colpbolaren beste oinarrietako bat. Horrela, ulermen aldetik sor daitezkeen gatazkak ekidin eta gaztetxoen nahiz gizarte-egoera ahuleko taldeei edo behar bereziak dituzten pertsonei parte hartzeko aukera ematen die.
ARAUAK Colpbolaren trebetasun nagusia jokoaren muina baloia jotzea da. Baloia bakarrik jo daiteke eskuez, besoez edo gerritik gorako gorputz atalez. Ezin da, bi bider segidan jo, hanka edo oinekin baloia nahita jo, ukabila itxita baloia jo, baloia bi eskuz edo batez atxikitu edo jaurti, aurkaria heldu edo bultzatu, sakeetan distantzia ez errespetatu. Arau-hauste horien ondorioa falta da: falta egin den lekutik hurbilen dagoen alboko marratik egin beharko du sakea beste taldeak.