NAFARROA. Ximena Carrión Granda, Ekuadorren atera zuen Elikagaien Ingeniaritzako titulua, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Elikagaien Teknologia Sailean mintz jangarri batzuk garatu ditu, beren konposizioan mikrobioen aurkako ezaugarriak dituzten substantzia naturalak dituztenak.
Horiekin lortu du arrain eta itsaskien bizitza baliagarria bi eta lau egun arte luzatzea, hondamendia sorrarazten duten mikroorganismoen garapena oztopatzen delako. Ikerketa hau nazioarteko aipamena eduki duen bere doktoretza tesiaren zati izan da. Tesiak bikain "cum laude" kalifikazioa erdietsi du."Mintz eta estalki jangarri horiek gai jangarrien geruza fin eta jarraituak dira, elikagai baten azalean edo elikagai-sistema baten faseen artean zabaltzen direnak, produktuaren kalitatea hobetzeko, bizitza erabilgarria luzatzeko edo haren segurtasuna handiagotzeko asmoz", azaldu du Carrión Grandak, zeinaren doktoretza tesia Juan I.
Maté Caballero katedradunak (NUP) eta Jordi Rovira Carballido irakasleak (Burgosko Unibertsitatea) zuzendu baitute.Mintz horiek “produktuaren eta berori inguratzen duen atmosferaren arteko hesia” sortzen dute. "Honela, elikagaia babesten da, eta hezetasunaren galera eragotzi, koipeen oxidazioa murriztu, urdintzea kontrolatu eta kalitate eta ezaugarriei eusten zaie" ?esan du Ximena Carriónek?. Gainera, jmiuntz jangarriek gehigarriak edukitzen ahal dituzte, esaterako antioxidatzaileak, gatz mineralak edo mikrobioen aurkako gaiak, zeinen egitekoa baita produktuaren gainazaleko mikroorganismoen hazkundea murriztea".
Teknologia berritzaileak
Mintz jangarriei buruzko ikerketak aurrerapen nabarmena eduki du azken urteotan, kontsumitzaileen bizimodua asko aldatu delako, eta horren ondorioz gero eta gehiago eskatzen dutelako "produktu freskoak, gutxi prozesatuak, gehigarri sintetikorik gabeak, ahalik eta gehien irauten dutenak eta prestatzeko errazak direnak". Elikagaia industriak teknologia berritzaileak eskatzen ditu, elikagaien bizitza erabilgarria handiagotzeko eta produktu seguruak eta kalitatezkoak eskaintzeko. Hala gertatzen da arrain eta itsaskiekin, dietan oso garrantzizkoak direlako (Espainian, 2014an, 554.000 tona arrain fresko kontsumitu ziren), "proteina, bitamina, mineral eta gantz poli-asegabeen iturri ezin hobea direlako". "Alabaina, produktu oso galkorra da, haragi gorria eta oilaskoa baino areago, gainazalean hezetasun handia duelako eta aminoazido aske asko ere bai. Deskonposizio prozesua testuraren galerarekin eta kiratsa sortzearekin hasten da, eta horiek mikroorganismoen garapenaren ondorio izaten dira", adierazi du Ximena Carriónek. Horregatik, mikrobioen aurkako mitz jangarriena "teknologia berritzailea, arrainaren eta itsaskiaren hondamendi mikrobiologikoa geldiarazteko baliagarria dela" jotzen da.
Ximena Carriónek mintz eta estalki jangarriak garatu zituen esnearen gazuraren proteinatik eta kitosanotik abiatuta. Kitosanoa polisakarido bat da, zeinetatik kitina ateratzen baita, hau da, krustazeoen (hamarrak, ganbak eta otarrainak) oskolen egiturako elementu bat. Haiekin estalki "disolbaezin eta koloregabeak" prestatu zituen, eta haiei gaineratu zien "mikrobioen aurkako hainbat eragile, arraina eta itsaskiaren gainazalean poliki-poliki askatzen direnak, eta mikroorganismo hondatzaileen hazkunde-abiadura murritzen dutenak, eta horrela bizitza erabilgarria luzatzen da".Elikagaien merkatuaren gaur egungo joera kontserbatzaile sintetikorik gabeko kontsumoaren aldekoa denez, mikrobioen aurkako propietateak dituzten substantzia naturalak erabili zituen, esaterako esentzia-olioak (ezkai eta erromeroarenak), landareen aterakinak (salbia, oreganoa, baratxuria eta erromeroa) eta bakterio azido laktikoak (L. plantarum, L. lactis y W. confusa).
Osagai hauek gaineratu zitzaizkien esne-gazuraren eta kitosanoaren proteina-geruzei, kontzentrazio ezberdinetan, eta gero hauen mikrobioen aurkako jarduna ebaluatu zen arrain eta itsaskiaren hondamendiarekin eta patogenotasunarekin zerikusia duten hamalau bakterioren aurrean. "Formulaziorik onenak erabili ziren beren eraginkortasuna ebaluatzeko atun freskoaren eta legatz freskoaren xerren eta otarrainxken buztan zurituen mikrobio garapenaren gainean, airearekin edo airerik gabe ?atmosfera eraldatua?, giro hoztuan gorde izan zirenak denbora aldi ezberdinetan", argitu digu doktore berriak.
Emaitzen arabera, oregano eta ezkai olioak zeuzkaten mintzek eta erromero aterakina izan ziren in vitro mikrobioen aurkako eraginkortasun handiena erakutsi zutenak bakterio patogenoen aurrean (A. hydrophila, L. monocytogenes o S. Typhimurium), baita bakterio hondatzaileen aurrean ere (V. alginolyticus o S. putrefaciens). Arrain eta itsaskien gainean aplikatzen denean, mitz jangarriak eraginkorrak izan ziren, mikrobioen hazkundea atzeratu zutelako eta tratatutako produktuen bizitza erabilgarria bi eta lau egun artean luzatu zelako. Gainera, bakterio azido laktikoa zituzten geruzek ebaluazio positiboa eduki zuten in vitro L. monocytogenes bakterioaren aurka.
Curriculum laburra
Ximena Carrión Granda Elikagaien ingeniaria da Lojako Unibertsitate Tekniko Partikularrean (Ekuador) eta Elikagaien Kalitatearen Kudeaketako Masterra egin zuen Wageningengo Unibertsitatean (Holanda) Holandako Gobernuak eman zion beka bati esker.2001 eta 2015 artean, doktore berriak hainbat ikerketa proiektutan hartu du parte, erkidego, nazio eta nazioarte mailakoak, eta lankidetzan aritu da ikerketa zentro pribatu eta publiko batzuekin, eta zenbait unibertsitaterekin eta enpresarekin. Halaber, biltzar zientifiko askotan hartu du parte, nazio edo nazioarteko mailakoak, eta horietan bere ikerketa proiektuen emaitzak aurkeztu ditu. Horren ondorioz, hainbat artikulu argitaratu ditu.