BILBO. Tenperaturan, ez da aldaketarik espero. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 14 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 15 gehienez.
Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin; goizean hego-osagaia nagusituko da eta arratsaldean ipar-osagaia. Itsaso kizkurra eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu.
Itsasgorak 02:02an eta 14:28an izango dira, eta itsasbeherak 08:10ean eta 20:17an. Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.