BILBO. Zerua lainotuta egongo da eta euria denera zabalduko den arren, euri kantitate handiena kantauri isurialdean pilatuko da. Arratsaldean atertzeko joera hartuko du, bereziki ekialdean.

Hasieran, elur kota 600 metro inguruan egongo da, baina igotzen joango da elurraren maila, eguerdi partean 900-1.100 metro inguruan egon arte. Ipar-mendebaldeko haizea harro ibiliko da, batez ere egunaren lehen partean eta gero indarra galduko du. Tenperatura apur bat jaitsiko da. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 10 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 9 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 7 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 7 gehienez.

Itsasoan, goizaldean eta goizean goiz, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 6ko indarrarekin eta 7ko tarteekin; goizean baretzen joango da eta arratsalde-gau partean 4-5eko indarrarekin ibiliko da. Hasieran itsaso zakarra eragingo du eta arratsalde-gau partean itsaskia edo itsaski handia.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-4 metroko olatuak altxatuko ditu, baina arratsaldean eta gauean txikitu eta 3 metrokoak izango dira. Itsasgorak 04:21ean eta 16:43an izango dira, eta itsasbeherak 10:29an eta 22:45ean. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.