Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Enpresen Kudeaketa Saileko lau irakaslek ikerketarako laguntza bat lortu dute, ez ordaintzeko arriskua neurtzeko dauden aukeren ondorioak azter ditzaten urtebetean.
Deialdia 41 urte baino gutxiago dituzten doktoreei zuzenduta dago, eta laguntza 12.000 eurokoa da.Finantza Arloa Aztertu eta Ikertzeko Kantabriako Unibertsitatearen Fundazioak (UCEIF Fundazioak) eman du Ikerketarako laguntza hau Santander Financial Institute-ren (SANFI) bidez. Finantza jardueran aplikagarriak diren ezagutza, metodologia eta tekniketan aurrera egitea ahalbidetuko duten proiektuak gauzatzen lagundu nahi du.NUPeko proiektuaren izenburua “Riesgo de crédito: análisis comparativo las alternativas de medición y efectos industria-país” da, eta ekarpen bat egin nahi du ikuspegi akademikotik “ kreditu arriskua neurtzeko metodo desberdinak konparatzeko, eta enpresa batek ez ordaintzeko arriskua hobekien islatzen dutenak zein diren zehazteko, eta arloko ezaugarrien eta herrialdeen arabera desberdindu nahi du”, Isabel Abínzano Guillénen arabera (ikertzaile nagusia).
Ikertzaile nagusiaz gainera, Ana González Urteaga, Luis Muga Caperos eta Santiago Sánchez Alegríak osatzen dute ikerketa taldea. Kreditu arriskua Ikuspegi desberdinetatik aztertzen esperientzia duten irakasleak dira denak.“Azken finantza krisiaren esparruan, kreditu arriskuaren neurketa izan da ekonomian, bai esparru akademikoan, bai aplikatuan, eztabaida gehien eragin duen gaietako bat ?azaldu du Isabel Abínzanok?. Ez ordaintzeko arriskua neurtzeko hainbat metodo daude, hala nola kontabilitate neurriak, merkatu-prezioetan oinarritutakoak, kreditu kalifikazioa edo ‘rating’-a, arrisku sariak edo CDS (‘credit default swap’) izenekoen sariak. Nolanahi ere, ez dago adostasunik neurri hauek egindako ordenazioan".
Aplikazioak
Ikertzaile nagusiaren arabera, neurri horietako batzuk konparatzen dituzten azterketak badaude literatura zientifikoan, baina “argitu beharreko kontu asko daude egun oraindik ere, kaudimenik ezaren arriskua neurtzeko modu hoberena zein den erabakitzeari dagokionez; argitu beharreko kontu horiek, behar bezala konpontzen badira, lagungarri izan daitezke zehatz-mehatz aztertzeko hainbat arazo, hala nola, arriskua kutsatzea, edo kreditu burbuilak identifikatzea, 2007koa bezalako eta ekonomia batzuek oraindik ere badutena bezalako finantza eta ekonomia krisi bat eragin dezaketenak”.
Santander Financial Institute (SANFI) finantza arloari buruzko ezagutza sortu, hedatu eta bestetaratzen duen nazioarteko zentro bat da. 2012an sortu zen Banco Santanderren, Kantabriako Unibertsitatearen eta UCEIF Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmen baten sinaduraren bidez.