BILBO. Hego ukituko haizea apur bat harrotuko da mendi inguruetan, baina eguzkiari giroa epeltzen lagunduko dio: beroenak, ipar isurialdean, 17-18 gradukoak izango dira eta barnealdean 10 eta 14 gradu artekoak. Hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 5 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen -1 gutxienez eta 12 gehienez, eta Iruñean -2 gutxienez eta 13 gehienez.
Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta lehengo 2 milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzekoetan itsaskirria, itsaskiko guneekin.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:59an eta 15:23an izango dira, eta itsasbeherak 09:07an eta 21:13an. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.