DONOSTIA. Andeetan 1972an gertatu zen hegazkin istripuan bizirik atera zen Gustavo Zerbinok "La gestión de la adversidad" (Ezbeharraren kudeaketa) izenburuko hitzaldia eskainiko du ostiralean, otsailaren 19an, arratsaldeko 16:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian. Sarrera irekia izango da eserleku guztiak bete arte, EHUk jakinarazi duenez.

Ekonomia eta Administrazio Zuzendaritzan lizentziatua, Cibeles S.A. enpresako zuzendaria, Merck Sharp & Dohme enpresako ordezkaria eta Cámara de Especialidades Farmacéuticas de Uruguay erakundeko lehendakaria da Gustavo Zerbino.

Ezbehar, lidergo eta motibazioaren inguruan hitzaldiak ematen ditu unibertsitateetan eta enpresetan, Latinoamerikan, AEBeta eta Europan. 1972an Andeetan izan zen hegazkin istripuan bizirik irten zen, bere rugby taldeko kide batzuekin batera, eta bere bizipenen eta arrakastaren berri ematen du hitzaldietan.