Saez Beloki Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria da eta Sarean egin zuen lehenengo aldiz egun euskarak bizi duen egoeraren irakurketa. Bertan estrategia berriaren beharra azaldu zuen. Euskararen egunean hainbat hedabidetan argitaratu zuen Euskaltzaindiari ere bidali zion eskutitza, prozesua bideratu dezan. Sarean egindako inkesta batean erabiltzaileen %80 harekin bat zetozela ikusi zuen.
Pizkundea eta elefantea Soziolinguistak egiten duen analisiak aitor-tzen du azken 50 urteotan euskarak pizkunde aldia bizi izan duela. Euskara batuari esker, euskarazko hezkuntzari esker eta helduen euskalduntzeari esker 300.000 hiztun irabazi ditu eta belaunaldi gazteen euskalduntzea arrakastatsua izan da. Kulturgintzan ere loraldia izan da: euskarazko liburuak, an-tzerki lanak eta hedabideak biderkatu egin dira eta Sarean presentzia garrantzitsua dauka egun euskal hizkuntzak.
Baina “eskolak euskaldundu duena lan munduak erdaldundu” egin duela uste du soziolinguistak, eta lan mundu hori euskalduntzea euskararen berreskurapenean giltza dela. Arazo nagusia dela dio, aurrez aurre dugun eta ikusten ez dugun “elefantea”. Gainera, herritar askorentzat euskara bigarren hizkuntza izatea ere arazoa da. Gauzak horrela, herritar euskaldun askok euskara ez dute erabiltzen eta euskalgin-tzak arazo horri nondik heldu ez dakiela dirudi.
Horregatik, eta arazo horiei aurre egiteko nondik jo behar duen argi-tzeko dinamika eta gogoeta bat abiatu behar dela uste du Saez Belokik, hurrengo ziklo luzearen nondik norakoak zehazteko. “Euskaltzaindia da euskaldun guztion artean onarpenik zabalena duen erakundea, neutrala da, alderdikeriarik gabekoa eta euskal gizarte osoaren onarpena eta aitortza duena”, dio bere eskutitzak. Horregatik eskatu dio lidergoa har dezan.
Akademia 1918. urtean sortu eta 50. urteurrenean euskara batua edo estandarizatua sortzeko Arantzazuko biltzar nagusia egin zuen, azken urteotako pizkundea ahalbidetu zuen lehen pausoa. Horregatik, eta 2018. urtean mendeurrena beteko duela kontuan hartuz, urte horretako batzar nagusia berriz ere mugarri bat izan daitekeela uste du Saez Belokik, orduan “datozen 25 edo 30 urteko ziklo luzean jarraitu beharreko gizarte dinamikak eta nondik norakoak” finkatuz gero, beti ere, “euskara gizarteko hizkun-tza nagusi bihurtzeko jomugarekin”.
lan esparrua zabaldu Dinamika berri hori abiatzea “hil ala bizikoa” dela euskararentzat gaineratzen du soziolinguistak Euskaltzaindiari luzatutako eskutitzan eta horregatik bere lan esparrua zabaldu eta erronkari aurre egiteko eskatzen dio, prozesua gidatuz.
Euskaltzaindiak erantzun dio, jada, azpeitiarrari: otsaileko mintegian aztertuko du eskaera eta mintegi horretan parte hartzeko deia egin die elkarte, erakunde eta herritarrei. Ekarpenak egiteko aldia ere zabaldu du Akademiak (urtarrilaren 16ra arte). Berez, euskararen egoera aztertu eta aurrera begirako erronkak eta zereginak zehazteko helburua dauka Bilbon antolatuko duen mintegiak.