etxeko berriak
Betidanik pentsatu dugu baratzea mantentzeak etekinak ekarriko zizkigula, eta ez bakarrik produktuen kalitate aldetik, etekin didaktikoa ere ateratzen baitiogu
Urte asko daramagu baratzea zain-tzen eta gogoz segitzen dugu. Zeregin horretan eskolako haur guztiek har-tzen dugu parte. Kurtsoz kurtso programazio bat eginda dago urtero landaketa ezberdina egiteko: patata, tipula, letxuga, marrubiak, tulipanak... Uzta biltzean ere parte har-tzen dugu, eta ikasturtearen bukaera aldera Baratzearen astea antola-tzen dugu jarduera desberdinekin: apainketa, txorimaloak, senda-belarren tailerra? Aurten onddo erakusketa didaktikoa prestatu dute gurasoek, udazkena garai ederra baita horretarako.
Ikusten duzuenez, ziklo edo maila bakoitzari ardura bat egokitu zaio. Horietako bat konposta da. Konposta sortzeko prozesu osoa baratzari lotuta dago, eta prozesu horren azken pausoa bertan lurrarena dena lurrari itzultzea da.
Hirugarren zikloko ikasleen esku utzi digute ardura hau. Geuk hondakin organikoak bildu, konpost-ontzira eraman eta konposta egina dagonenean, konpost-ontzia hustu eta lortutako “jakia” baratzean barreiatzen dugu. Baratzeko eremuan sortutako hondarretatik aparte, bostgarren mailakoek jostaldi garaian haur hezkuntzako geletatik hamaiketako hondakin organikoak jaso eta konpost-ontzira eramaten ditugu: prozesuaren lehendabiziko urrats honetan gela guztietako ikasleok parte hartzen dugu txandaka, ikasturte osoko ordutegia prestatu digute eta.
Aldi berean, guraso batzuk konposta mugitzeaz eta nahasketa egokia lortzeaz arduratzen dira. Konposta prest dagoenean, hurrengo ikasturtearen hasieran edo, on-tzitik atera, baratzean barreiatu eta lurrarekin nahasten da ziklo berri bati hasiera emateko.
Bostgarren mailako ikasleok konposta sortzeko prozesuaren inguruan Iruñerriko Mankomunitateak eskaintzen duen tailerrean parte har-tzen dugu kurtso hasieratik.
Gero, 6. Mailan, Gongorako biltegira bisita egingo dugu organikoak ez diren hondakinekin zer egiten den ikusteko eta, bidenabar, gure hondakin organikoak birziklatzearen garrantziaz jabetzeko. Aukera paregabea, benetan!
Orain herrian, 5. edukiontziaren erabilera zabaldu dute, ikusten duzuenez guk aspalditxotik zabor organikoari irtenbidea bilatu diogu baina hemendik irakurle guztiei erabiltzen animatzen diogu.