2016ko Nafarroa Oinez, Oinez berezia eta historikoa izango da. Lehenengo aldiz bi ikastolen elkarlanari esker egingo delako: Vianako Erentzun ikastola eta Lodosako Ibaialde ikastola.
Bi zentro hauek Ebro ibaiaren mugan kokatuta daude, oso euskalduna ez den eskualde batean, non egoera sozio-politikoa ez den batere mesedegarria lingua navarrorumen hedapenerako. Hori dela eta, ingurune honetako ikastolak zonalde honetan euskara berreskuratu eta normalizatzeko haziak dira.
Bi ikastolak txikiak eta familiarrak dira. Txikiak bai, beste ikastola batzuekin konparatuz, baina haiek aitortzen dutenez ilusio eta lan egiteko gaitasun handia dute aurrean dituzten erronkei aurre egiteko garaian, horien artean Oinez hau antolatu beharra.
Horregatik, Ibaialde eta Erentzun ikastolek beraien ilusio eta esfor-tzua batzea erabaki dute, hain berezia, baina beharrezkoa den NAFARROA OINEZ 2016 hau antolatzeko.
Nafarroa Oinezeko lehendabiziko helburua euskarazko kalitatezko hezkuntzaren sustapena da eta hizkuntza honen erabilera normalizatua bultzatzea gizarteko testuinguru ezberdinetan. Beraz, antolatuko diren ekintzetan euskararen hedapena eta ikastola proiektua ezagutarazteko izango dira.
Bigarren helburua zera da: bere garaian altxatu ziren eraikinek utzi dituzten zorrak amortizatzea eta, era honetan, Ikastola proiektuaren eredu kooperatibistari jarraipena ematea eta hezkuntza eskaintza hedatzeko proiektuetan zentra-tzeko aukera izatea.
Logoa eta goiburua HARTU, TENKA, TIRA! Sokatira tiraldietan epaileak ematen dituen aginduak dira goiburuan agertzen direnak.
Alde batetik, Oinez proiektua elkarrekin zuzentzeko deia adierazi nahi du, denon artean euskara bultzatzeko.
Ilusioa, gogoa, indarra eta esfor-tzua adierazten du. Beste aldetik, soka ezberdinen batasunaren ikurra da, horrela hauskaitza eta sendoagoa den soka berri bat sortuz. Denon artean egindako lanaren adierazpena hain zuzen ere.
Erabili diren koloreak Ebro inguruko lurrak dituenak dira, ortu, laborantza eta soro ugarikoa.
Logoaren kontzeptua garatzeko Arkaitz Pellejeroren ideia batetik abiatu dira eta amaierako diseinua Vianako ikastolako ama den Nohemí Aramayok sortu du.
Aurkezpenak Lodosan eta Vianan Nafarroa Oinez 2016ko bi aurkezpen egingo dira Lodosan eta Vianan. Lodosakoa azaroaren 21ean izango da eta Vianakoa 28an, larunbata bi datetan. Aurkezpen hauek bi herrien Kultur Etxeetan izango dira.
Aurtengo ediziorako diseinatutako arropa aurkeztuko da, musika izango dugu, irakasle ohien afaria eta baita azken ordu arte gordeta dugun sorpresaren bat ere.
Antolatzaileek guztiei deialdi bat egin nahi diete: Nafarroa Oinez inguruan urtean zehar antolatu behar dituzten ekintza guztietan parte hartzeko: Elkar gaitezen denok euskararen alde tiratzeko! HARTU, TENKA, TIRA!
Erentzun Ikastola, viana Orain dela 35 urte zonaldean biziki errotuta dago, inguruan integrazio eta sozializazio maila altuarekin. Viana eta inguruko herrietako ikasleak biltzen ditu (Aras, Bargota, Sansol, Desojo, Logroño), 4 hilabetetik lehen hezkuntza bukatu arte.
13 irakaslek osatzen duten klaustro oso egonkorra dauka eta 100 ikasle baino gehiagori kalitatezko hezkuntza eskaintzen die berrikuntza, etengabeko prestakuntza eta Teknologia.
Berriei arreta berezia emanez. Zenbait gertaera garrantzitsu:
- 1978 Bere ibilbidea hasten da 17 ikaslerekin, familia batzuen ekimenari esker.
- 1992 Vianan egindako lehen Nafarroa Oinez, jendearen parte hartze histori- koarekin.
- 1995 Kuetoko gainean eraikitako ikastolaren inaugurazioa.
- 2006 Nafarroako Gobernuak ikastola legeztatu eta kontzertatzea.
- 2007 Instalazioak hobetu eta handitzeko aukera eman zuen bigarren Nafarroa Oinez egin zen.
- 2011 ZMHren “Eskola 2.0”ko zigilu bereizgarria jasotzen da gelan Teknologi Be- rriak ezartzeagatik.
Azpimarratu behar da, momentu honetan, ikastola hobekuntza integralerako prozesu baten bukaeran dagoela, KEI kalitatezko hezkun- tza eredua jarraituz.
IBAIALDE IKASTOLA, lodosa Bi ikastolek bat egitetik sortutako hezkuntza proiektua da; Muskaria eta Deikaztelu. Azken hau, izen bereko herrian, Deikaztelun, sortu zen 1978 urtean Sartagudan buka-tzeko 1990ean.
Muskaria ikastola Lodosan sortu zen 1991. urtean. Matrikulazioak gora egiten zuen heinean kokapena ere aldatzen joaten zen momentu bakoitzeko beharrei egokitzeko, 2001-2002. ikasturtean bi ikastolen bat-egitea gertatu arte.
Hasieratik, seme-alabei hezkun-tza euskaraz eman nahi zieten familia ugariren ilusio eta ahaleginarengatik atera zen aurrera. Honek posible egin zuen kalitatezko proiektu egonkor bat gara-tzea 2 urteko umeekin hasi eta lehen hezkuntza bukatu arte.
Ibaialden 60 ikasletik gora daude eta 7 irakasle ditu, Lodosa, Sartaguda, Andosilla, Mendabia eta inguruko beste herri batzuetako ikasleak biltzen ditu.
Ikastolako zenbait gertaera garrantzitsu:
- 1978 Deikaztelu ikastolaren sorrera.
?- 1991 Lodosako Muskaria ikastolaren fundazioa.
?- 2001 Muskaria eta Deikaztelu ikastolen bat-egitea eta lehenengo Nafarroa Oinenezaren antolakun-tza.
?- 2002 Ikastolako eraikin berriaren amaiera.
- ?2006 Nafarroako Gobernuak ikastola legeztatu eta kontzertatua.
Bere ezaugarriei esker, Ibaialde ikastolak hezkuntza pertsonalizatua, malgua eta dinamikoa eskain-tzen du, giro hurbil eta familiartekoan.