BILBO. Horregatik, Osasun Sailak eta Osakidetzak "azken deia" egin diete arrisku taldeen barruan egonik oraindik txertoa jarri ez duten guztiei, ez dezaten galdu aste honetan hala egiteko aukera. Txertoa Osakidetzako osasun zentro guztietan jaso daiteke.

Une honetan gripearen jarduera maila baxuetan mantentzen ari den arren -joan den asteko tasa 9 kasu 100.000 biztanleko izan zen-, "erne" egon behar dela ohartarazi dute bi erakundeek.

Ildo horretan, Jon Darpón Osasun sailburuak berriro azpimarratu du zein garrantzitsua den birusaren aurkako babesa izatea. "Txertoa da gripeari aurre hartzeko tresnarik eraginkorrena eta, hortaz, beharrezko da 65 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoren bat dutenak, haurdun dauden emakumeak eta osasun langileak immunizatzea, horrenbestez, sor litezken konplikazioak eragozteko", azaldu du.