DONOSTIA. Horrela, Usurbilgo Udarregi ikastolak "ikasle, irakasle eta ikasle ohiak dantzan eta kantan jarriko ditu", Jaione Eskudero irakaslearen agindupean. "Kilometroak 2015en kantua 1.000 ahotsetara abestea lortu nahi du Eskuderok, eta erronka bota du", adierazi dute.
Hitzordua larunbatean da, irailaren 12an, eguerdiko 12:30ean, Usurbilgo Mikel Laboa plazan, Zumetaren muralaren aurrean, Kilometroak festaren antolatzaileek jakinarazi dutenez.