Zangoza - Omenaldi bat egin nahi izan diogu gure herri-identitateari eta Zangozako baratzari, herriko bizitza eta kulturaren ardatza izan delako. Horretarako, BASO JANGARRI BAT sortu nahi dugu, non gure zonaldeko fruiturik ohikoenak haziko diren modu jasangarrian.
Baso jangarria bat nekazari-ekosistema da, baso bat izateaz gain elikagaiak ematen ditu.
Lehenengo lana lurrean zeuden harriak kentzea izan zen, lurra laua jarri eta ondoren harriak erabiliz lurrean lore handi bat jarri dugu. Lorearen erdian zuhaitz handi bat landatu dugu eta petaloetan landare ezberdinak.
Gure baso jangarrian zuhaitz eta landare asko landatu ditugu, funtzio anitzetakoak dira izurriak kontrolpean izateko eta lurraren emankortasuna areagotzeko.
Gainera, gure herriaren tradizioarekin jarraituko dugu, Zangoza herri baratzaina eta nekazaria izan eta izaten delako, eta gure eskualdeko zenbait produktu ohikoren berreskura-tzeko asmoari bultzada emango diogu: San Roman garaiko mertxikak, kristau onaren madariak, cascabelillos izeneko aranak, talegueras izeneko gereziak, irasagarrak, ale txikiko moskatela, zainzuri txikiak, burdineko sagarrak, Zangozako eskarola, garnatxa-mahatsa... Eta nola ez de medio palo edo kaparrona izeneko potxak. - LH 3. mailako ikasleak