BILBO. 2014ean ekin zion bere lehen edizioari EPIKek Irungo musika kontserbatorioan oso harrera ona izanik bertaratu ziren ikasleen aldetik. Bigarren hau donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan ospatuko da, Donostian Easo 45ean duen bere egoitzan. Goizeko 10:30tan emango zaio hasiera topaketari zentruko zuzendariaren ongietorriarekin. Jarraian musika eskolako ikasle eta gurasoentzat gorputz perkusio eskolak izango dira Euskal Herriko Goi-mailako Musika Kontserbatorioko (Musikene) Antonio Domingo maisuaren eskutik.

Goizean zehar maila pedagogiko ezberdinetako hainbat eskola izango dira entzungai. Oinarrizko ikasketak burutzen ari diren ikasleentzako eskoletan xaflak eta bateria izango dituzte hizpide. Eskola hauek Olaia Montoya, Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko maisua, eta Javi Area, Astigarragako Musika Eskolako maisu eta Zo-Zongó perkusio taldeko zuzendariak emango dituzte. Kontserbatorio profesionaleko ikasleentzat aldiz Musikeneko maisu den Javi Alonsok marinbari buruzko eskolak emango ditu. Gasteizko Jesus Guridi zentruko maisu den Felix Divar multi-perkusioari buruz arituko da. Jesus J. Soldevilla, 2012 arte Euskadiko Orkestra Sinfonikoko tinbalero bakarlariak, hitzaldi bat eskeiniko du "desarrollo y experiencias de un percusionista" izenburupean.

Izango da bai gurasoei eskeniriko bigarren hitzaldi baterako tarterik, Antonio Domingo pedagogoaren eskutik, "La musica como asignatura troncal" izenburupean. Goizeko ekintzak, Donostia 2016 Gunean, Musikeneko eta Zo-Zongó perkusio taldeek emango duten kontzertuarekin amaituko dira. Bertan, 14:30tan bazkari bat izango da ikasle eta maisu guztientzat.

Bazkariaren ostean, entseguak daude programaturik ikasle eta talde ezberdinentzat 18:15 bitarte. Momentu honetan, Donostia 2016 Guneko ateak irekiko dira 18:30tan izango den kontzerturako. Bertan, parte hartuko duten eskola eta kontserbatorioko taldeen lanak izango dira ikusgai, gainera oinarrizko mailako ikasle eta gurasoekin goizean prestatutako ekitalditxo bat ere izango da ikusgai. Egunari behar bezalako amaiera emateko Zo-Zongó perkusio taldea eta ikastaroan parte hartu duten ikasle guziekin BATUKADA erraldoi bat egingo da Donostia 2016 Gunetik Artzai Onaren plazaraino Donostiako kaleetan zehar danbor hotsaz egunari amaiera emateko, beti ere eguraldia lagun izan ez gero.