Lasarte-Oria - Ttakun elkarteak, Udalaren laguntzarekin, aurtengo Lasarte-Oriako Udako Txoko eta kanpaldietako eskaintza aurkeztu du aste honetan. Bertan, hiru eta hamasei urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako udan euskal giroan ondo pasatzeko ekimenak azaldu zituzten.
Honela, Udako Txokoetan, adinaren arabera, jolasak, tailerrak, irteerak, kirola, jaialdiak eta beste hainbat ekintza egingo dituzte herriko auzo desberdinetan. Udalekuei dagokienez, LH5 eta LH6koak Donemiliagara doaz uztailaren 3tik 14ra eta LH3 eta LH4koak uztailaren 16tik 25era bitartean, Mendigorriara. Azkenik, DBHko gaztetxoek, kanpaldi ibiltaria burutuko dute Nafarroa Iparraldean eta Bizkaiako kosta ezagutuko dute DBH3 eta DBH4koek.
Ekintza guzti hauetarako izen-ematea Ttakuneko bulegoan egin daiteke maiatzaren 8ra arte. Informazio gehiago aisia@ttakun.com helbidean edo 943 371 448 telefono zenbakian eskuratu daiteke. Begiraleen inskripzioa, ordea, gaur itxiko da.
Iaz 700 haur eta gaztetxo eta 80 begiralek parte hartu zuten. - A.M.