HISTORIAN zehar, hainbatorri bete dituzteamodio kontuek etaizara azpiko pasarteek.Gizarte gehientsuenetan izan diraidatzi erotikoak, eta euskal literaturanere baditugu genero horretakohainbat testu, garai ezberdinetanidatzirikoak, eta argi uztendutenak mami erotikorik ez delafalta izan euskal sorkuntza literarioan.Baina zeri buruz ari gara literaturaerotikoa aipatzean? Bere garaian,Pako Aristi idazleak eman zuendefinizio apropos bat: “Idazteaneskuetako bat beste horretara eramaraztendizuna, horra literaturaerotikoa”. Edorta Jimenez idazleak,bere aldetik, Boris Vianen hitzakekarri ditu gogora: “Hark zioen erotismoazer den ezin dela definitu,baina une jakin batean denok dakigulaesaten zer den erotikoa eta zerez”. Galdera da euskal letretan baote dagoen literatura erotikomoduan sailka daitekeen lanmultzorik, edo erotismo printzagutxi batzuk baino ez diren agerilan suelto batzuetan.
Josune Muñoz literatur kritikariarenesanetan, erotismoak betidanikeduki du presentzia literaturan,baina “desberdintasuna agerikoaizan da ahozko eta idatzizko lanetan”,bere ustez. “Erotismoari etasexuari loturikoak lantzekoahozkotasunak beti aurkitu dituzirrikitu gehiago, kopla edo abestienbidez; eta normala da, urteasko iraun duen zentsura kontuanizanda”, dio. Dena den, euskal idazlebatzuk ausartu dira orri zuriarengainean sexu grina berpizten,nahiz eta “ale sueltoetan gorpuztuden ahalegina”, Aitor Aranaidazlearen esanetan. “Euskal literaturanbadago literatura erotikoa,noski. Dena den, eta literaturarenzelaian loretxo batzuk agertu badiraere, lan solteak daude nagusiki”,gehitu du. Arana bera aitzindaridugu alor honetan; berari zor diogu,besteak beste, euskarazko lehenipuin erotikoen bilduma: Ipuinlizunak.
Azken urteotan egin da ahaleginikerotismoa euskaraz idatzi eta irakurtzeko,eta horretan Txalapartaargitaletxea izan dugu mugarria.1998an, alor honetanzegoen hutsuneariaterabidea ematekoaurrenekourratsa emanzuen argitaletxehonek,Literotura bildumasortuz.Edorta Jimenezda gauregun bildumarenarduraduna. Gainera,Jimenezekberak ere zenbait lan erotikoditu idatziak, Stock 13 etaHaragizko amoreak, besteak beste.
Mirande eta Etxepare
Literoturaren aurretik, “ezer gutxi”aurki daiteke erotismoaz euskalliteraturan, Jimenezen esanetan.“Euskarazko erotismoa aipatzean,lehen izena Jon Miranderena izanohi da. Mirandek, 50eko hamarkadan,Haur Besoetakoa laneanpasarte beroak kontatu zituen, bainaerabat esplizitoa izatera heldugabe”. Ildo beretik, Itxaro Bordakbeste lan aitzindari bat aipatu du.“Bernat Etxepareren Emazteen fabore laneko kopletanarras naturalkiagertzen diragizona etaemaztea larruajotzen. Baina,historikoki,erotismoarenalorra ez daasko landu,euskaraz bederen”,Bordareniritziz.
Literotura sortu bainolehen, Elkarrek ere egin ziontarte bat literatura erotikoari.Joxean Sagastizabalen Jolasean etaJoxi Basterretxeak Joane Baroloezizenez sinaturiko Falo zantarraizan ziren genero horretako bi lan.Aranaren iritziz, Elkarrek ez zuenasmatu egileek ezizenez sinatzekoaukerarekin. “Norberaren erabakiada hori baina, nire ustez, osobeldur inozoa erakusten du horiegiten duenak”. Aldiz, Literoturarenlana txalotu du Aranak. “Norbaitekbete behar zuen zegoen hutsunea,eta beraiek izan zutenausardia. Alor honetan, UtriusqueVasconiae argitaletxearen aportazioaere aipatu du Aranak.
Literotura, mugarriaLiterotura bildumak euskalidazleen ale ugari utzi dizkigu, baina,batez ere, bildumen bidez egileaskoren lanak biltzeko egin duenahalegina da aipagarria. Sail honetakoakdira, besteak beste, Euskalidazleen ipuin erotikoak edotaEuskal Poesia Erotikoaren Antologia.“Poesian ere bere bidea egin duerotismoak ?dio Jimenezek?; horditugu Paddy Rekalderen Sex Abaroa,edo Miren Agur MeaberenAzalaren kodea, besteak beste”.Hain justu, bi egile hauek mugarriizan dira erotismoa jorratzen, Jimenezenustez. “Gaur egun, emakumeenartean Meabe eta Borda, etagizonen artean Rekalde eta Aranaaipatuko nituzke. Eta, gazteagoenartean, Ernesto Prat UrzainkirenOrpoz orpo eleberria, sexuarekinobsesionatuta dagoen gazte batenbizipenak kontatzen dituena”.Genero honen baitan nabarmendudiren egileak aipatzean, Muñozere bat dator Meabe zitatzean.