BILBO. Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 16 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 19 gehienez.Ipar-ekialdeko haizeak hodeigune baxuak sartuko ditu kantauri isurialdera eta aukera txikia bada ere, ez da baztertzen han-hemenka tanta batzuk uztea. Dena den, egunak aurrera egin ahala, hodeigune hauek desegiten joango dira. Gainontzeko lekuetan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira.

Itsasoan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta goizaldean norabide aldakorreko 2ko indarra hartuko du; itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:43an eta 20:17an izango dira, eta itsasbehera 13:58an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.