BILBO. Zehazki, 150.000 euro zuzenduko zaizkie eskatzen duten euskal udalei, eta 5.000 euro, mankomunitateei. Laguntza deialdi hau asteazken honetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

EAEko udal eta mankomunitateek urtarrila eta ekaina bitarteko aldirako laguntzak eskatu ahalko dituzte, uztailaren 1etik 31ra bitartean. Uztaila eta abendua bitarteko aldirako, eskaerak aurkezteko epea urriaren 1etik azaroaren 10era izango da.

Eskaerak HAEEk hiru lurralde historikoetan dituen egoitzetako edozeinetan aurkez daitezke. Iaz zazpi udal eta mankomunitatek eta 22 langilek jaso zituzten laguntza horiek.

Laguntza horiekin, Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten du euskararen erabilera normalizatzearen konpromisoan, oraingoan, udal erakunde publikoetan. 2015ean, Eusko Jaurlaritzak 13,9 milioi euro inbertituko ditu Euskadiko Herri eta Justizia Administrazioetan lan egiten duten pertsonak euskalduntzeko eta haietan hizkuntza normalizaziora jotzeko, hala euskal herritarrek haiekiko hartu-emanak euskaraz egiteko eskubidea bermatzeko.