Donostiako San Telmo museoak Club Vasco de Camping elkartearekin batera, "Mendia" erakusketa prestatu dute. Maiatzaren 18ra bitarte ikusgai dago, eta bertan euskal mendizaletasuna kirol, giza eta kultur ikuspegietatik ezagutzeko aukera aproposa da. Erakusketa bisitatu dugu Xabier Kerexeta historialariarekin eta Txema Garay Club Vasco de Camping-eko presidentearekin.