BILBAO. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 2014an, 1.504.224 bidaiari ikuskatu ziren sistema honen bidez. 50 egun eskasetan, 14 ustezko gaizkile topatzeko eta atxilotzeko aukera eman du sistemak eta, horrez gain, ia 1.000 errekisitoria egiaztatu ahal izan dira.

Guztira, 1.029 ostatu etxe ikuskatzen ditu Ertzaintzak EAEn bidaiarien igarotzea kontrolatzeko.

Pertsonen igarotzea fiskalizatzen da, hain zuzen, justiziak erreklamatutako pertsonak topatzeko: Schengen errekisitoria baten eraginpekoak, polizia zerbitzu desberdinek bilatzeko eta atzemateko agindutakoak edo familiek haien desagerpena salatutakoak.

Ertzaintzaren Segurtasun Pribatuko Unitatea da establezimenduak kontrolatzeko ardura duena.

Horretarako, informatika sistema eraginkor bat darabil, eta ostatu etxe gehienak daude sistemara konektatuta. Aldiro, unitateko agenteek ostatu etxeak ikuskatzen dituzte, sistemak egoki funtzionatzen duela eta ostalariek beren betekizunak betetzen dituztela egiaztatzeko.

Iaz 337 ikuskapen egin ziren guztira, eta horietako zenbaitetan irregulartasunengatiko arau hausteak detektatu eta, ondorioz, 30 administrazio espediente ireki ziren. Irregulartasunak, normalean, ostatuan dauden pertsonen erregistro akatsekin dute lotura: edo datuak falta dira, edo ez dira zuzenak, eta abar.

14 ATXILOTU

Ertzaintzaren arabera, kontrol sistemak "oso emaitza positiboak" izan ditu. Adibide gisa, aurtengo lehenengo 50 egunetan (finkatutako azken denbora tartea), Ertzaintzak 187.759 bidaiarien igarotzea kontrolatu du, eta, hala, Schengen errekisitorien eraginpeko 497 pertsona topatu ditu, bai eta, ondorioz, 20 polizia jarduera gauzatu eta sei pertsona atxilotu ere.

Beste 117 pertsona topatu dira errekisitoria judizialen eraginpean: 35 polizia jarduera eraman dira aurrera, eta lau pertsona atxilotu. Halaber, polizia ikerketek sortutako alertak ere izan dira, 210 pertsonei lotuta, eta halakoek 96 polizia jarduera eta lau atxiloketa eragin dituzte. Azkenik, desagerpen salaketak zeuden hiru pertsonen gain, eta beste hainbeste jarduera eragin dituzte.

Zifrek islatzen duten moduan, polizia jarduera gehienak epaitegietarako zuzemenak egitera mugatu dira (pertsonak non zeuden aurkitzea, zitazioak, datuak egiaztatzea eta abar). Hala ere, aipagarria da delituen ikerketarekin edo faltekin lotura duen ehunekoa, zenbaitetan, delako ikerketek pertsonak atxilotzera eta epaileen eskuetan uztera bairtaramatzate.