DONOSTIA. Estatuko zenbait jatetxe famatuk Basque Culinary Centerren graduatuko diren lehen ikasleak hartuko dituzte azken lau-hilabete honetan beren gradu amaierako lanak egiteko. Ostalaritza eta gastronomiarekin lotuta dauden enpresetan ere lan egiteko aukera izango dute ikasleek.
Michelin izarrak dituzten Celler de Can Roca, Akelarre, Solla, Casino Madrid, Berasategi, Coque eta Mugaritz izango dira BCCko azken promozioko 59 ikasleak jasoko dituzten jatetxe batzuk.
Beste batzuk Txile, Bolivia eta Txinara joateko aukera izango dute eta gainontzekoek Bartzelonako Bulli Foundation, Donostiako Casa Ezeiza eta Londres Hotela bezalako enpresa eta erakundeetan egin ahalko dituzte beren proiektuak.
BCCk prentsa-ohar baten bidez adierazi duenez, ikasleek hainbat zeregin izango dituzte: produktu edo negozio-bide berriak garatu, aholkularitza gastronomikoa, hoteleko gosarien eskaintza, Madrilen upeltegi urbano bat sortu, ontziteria bat diseinatu, etab.