GASTEIZ. Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak prestakuntza saio bat antolatu du asteazken honetan Gasteizen hezkuntza, osasun eta zerbitzu sozialetako profesionalekin, emakumeen genitalen mutilazioaren prebentzioaren inguruan. Topaketan bildu diren profesionalak giltzarria dira emakumeen kontrako indarkeria mota honen prebentzioan, eta horrela izendatuak izan dira Emakundek egin duen diagnostikoan.
Eusko Jaurlaritzako eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundietako Osasun, Politika Sozial eta Hezkuntzako arduradunek hautatu dituzte profesional hauek, baita mutilazioa egiten den herrietako bizilagun gehien dituzten udalek ere, Emakundek jakinarazi duenez.
Prestakuntza saioa Wassu Fundazioko arduradunek zuzendaritzapean egiten ari da eta, besteak beste, mutilazioaren alderdi kultural eta sozialezi buruz, osasunean duen ondorioei buruz, pertsonak artatzeko zerbitzuetatik gaiari heltzeko moduari buruz, eta protokoloak eta haien irismenari buruz hitz egiten ari dira.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), non mutilazio genitala egiten den herrialdeetatik etorritako 11.000 pertsona inguru bizi diren eta herri hauetako familietakoak izateagatik mutilazioa jasateko arriskuan egon daitezkeen nesken kopurua 800 ingurukoa den, Emakundek mutilazio genitalaren prebentzioaren egoeraren diagnostiko lanak koordinatu ditu, eta hauen ardura teknikoa Wassu-UAB Fundazioarena izan da.