BILBO. Euskadi Fitur Espainiako Estatuko nazioarteko turismo azoka nagusiaren azken txanpan sartuko da asteburu honetan, Eusko Jaurlaritzak sustapenerako standa zabalduko baitio publiko orokorrari.

Zehazki, larunbaterako eta iganderako aurreikusitako ekintzekin, 2015. urteko ekitaldi turistiko nagusiak iragarriko dira, besteak beste, Bilboko Basque Fest jaialdia, Gasteizko Magialdia edota Mundaka Fest.

Horrez gain, bisitariek Basque Style delakoarekin lotutako kultur ekitaldi berritzaileak ikusiko dituzte, "lurraldeak norako gisa duen berezitasuna nabarmenduz", Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Horrela, asteburuan Euskadiren standean aurki daitezkeen ekitaldien artean, Initermon Oxfam elkartearen aldeko pintxo pote solidarioa, Euskadirako ihesaldien salmenta, Bilboko Basque Fest ekitaldiaren inguruko ekintzak, Bilbo-Bizkaiako Cliff Diving kirol ekitaldiaren inguruko ekintzak, Gasteizeko Magialdiari lotutako magia erakusketa, Telmo Esnalen "Dantza" pelikulan oinarrituriko euskal dantza saioak ikuspegi berri batetik, herri kirolen partaidetza erakusketa edota Basque Music & Cook Festival jaialdiaren inguruko ekintzak daude.