DONOSTIA. Izaskun Landaidak, Emakunde-Emakumearen Euskal Instituaren zuzendariak, eratu berri den Komisioak informazio eta publizitate ez sexista bultzatzeko egin duen lana aurkeztu zuen atzo. Begira izeneko Komisio honen helburua komunikabideek eta publizitate agentziek komunikazio ez sexistaren alde lan egitea da.

Landaidak azaldu duenez, azken hilabete hauetan Begirak hainbat ikerketa egin ditu eta komunikabideen eta publizitate agentzien arteko "kolaborazio prozesu" hau jarri du martxan arlo honetan formazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko.

Proiektu honetan bi sektore horien enpresa adierazgarriek hartuko dute parte eta kode deontologiko bat osatu nahi da eredu gisa jarraibide batzuk izan ditzaten.

Horrezgain, komunikabide eta publizitate agentzietan lan egiten duten profesionalak sentsibilizatu nahi dira, eta horrela, geroz eta berdintsuagoa den komunikazioa zabaldu.