Internet duten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresen %67,2k haren bidez burutzen du izapide edo zerbitzuren bat Herri Administrazioarekin 2014an. Portzentaje hori %92,1era iristen da hamar langile edo gehiagoko enpresetan, Eustaten datuen arabera.

EAEko enpresen %81,2 Internet du, eta Administrazioarekin horren bidez erlazionatzen direnak %54,5 lirateke. Hamar langile edo gehiagoko enrpesetan, Internet %97,5ek du, eta Administrazioarekin %89,8 darabil.

Azken urteetan gora egin du Administrazioarekin Internetez aritzen diren enpresa kopuruak. 2001ean Internet zutenen %22,5 ziren, eta 2014an, aldiz, %67,2 dira. Hamar langile edo gehiagokoen artean, 2001ean %43,9 ziren, eta 2014an %92,1 dira.

Enpresek Administrazioarekin eginiko izapide elektronikoak hurrengo hauek dira: informazioa lortzea (Internet dutenen %54,6); inprimakiak lortzea (%52,4); Balio Erantsiaren Zerga (BEZ) adieraztea (%42,7); betetako inprimakiak itzultzea (%38,5); eta sozietateen zerga adieraztea (%36,4). Hamar langile edo gehiagoko enpresetan ehunekoak altuagoak dira.

Izapideok, gehienbat, foru aldundiekin (%55,6) eta Administrazio zentralarekin (%48,8) dira, eta ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin (%44,6), tokiko erakundeekin (%27,4) eta Europar Batasuna eta besterekin (%6,1). Hamar langile edo gehiagoko enpresetan ehunekoak altuagoak dira, berriz ere: foru aldundiekin %80,9, Eusko Jaurlaritzarekin %73,4, Administrazio zentralarekin %72,3, tokiko entitateekin %45,1 eta Europar Batasuna eta besterekin %17,2.

Erkidegoetako administrazioetan, izapide nagusiak informazioa biltzea eta inprimakiak lortzea dira, eta Administrazio zentralean, berriz, langileen gizarte kotizazioak adieraztea.