Donostia. Azken hamar urteotan sarri esan dute Donostiako Aste Nagusiafesta alternatiboak aldarrikatzen zituen talde batek abordatu beharzuela. Bada, egun hori iritsi zen atzo: Donostiako Piratek jaieihasiera ematen dien Artillero abestu zuten kainoikadan. Azkenhamarkadan egindako lanarengatik, Juan Karlos Izagirreren Gobernuakekitaldiaren protagonismoa eman zion kolektiboari eta abestiakanta-tzera gobidatu zuen.

18.30erako donostiarrak eta kanpotarrakAlderdi Ederren tokia har-tzen hasiak ziren. Handik hurbil,Bulebarrean, elektrotxaranga bat giroa berotzen hasi zen. Eta taldehorren atzetik, Los Bebés de la Bulla. Biak udaletxeko terrazarenazpian jarri ziren, bakoitza bere piezak jo-tzen, kontzertu xelebre batosatuz. Gerora, gainera, batukada talde bat gehitu zen emanaldira.

Milakapertsonek betea zuten Alderdi Eder ordurako, gazte zein heldu kanoikadaikusteko asmoarekin. Ikusleen artean, gainera, Pirata gazte gutxibatzuk ere ikus zitezkeen zapi beltzarekin.

18.45erako GastronomiakoEuskal Anaiartearen Ohorezko Batailoia iritsi zen danbor, banda,txilibitero eta fusilariekin. Hauek ere The British Grenadiers bezalakopiezekin ikusleak animatu zituzten.

Aurtengo kainoikadarenprotagonistak, ordea, 19.00ak izateko hamar minutu falta zirenean ateraziren udaletxetik: 50 bat gazte ziren, guztiak ederki abestekogurarekin. Pirataz jantzita agertu ziren: zapia lepoan gehienak etapartxea begian zenbaitek. Eskifaia kofradiako kamisetak ere jantzizituzten hainbatek.

Orain dela egun batzuk, kolektiboak azkenhamar urteetan Piratekin lagundu duen orori Artillero haiekin kantzekodeia luzatu zion, eta erantzun paregabea lortu zuten. Esaterako,taldearen bozeramaile Aratz Trecet “oso pozik” agertu zen hainbestepirata bildu zirela ikusita.

Hiru minutu eskas falta zirenean,“Artillero, dale fuego...” hasi ziren guztiak. Abesteaz aparte, ederkiegin zuten dantzan. Ohitura den legez, kantatzez bukatzean ArtillariNagusiak, Luis Mokoroak, kainoiari su emateko deia egin zuen eta Bum!19.00etan, zortzi egun luzez iraungo duen Aste Nagusia hasi zen.

Kanoikada eta txupinazoaFestari bi aldiz hasiera eman

DonostiakoAste Nagusia hasi zen; Piratena ez, ordea. Kolektiboak bi aldiz hasizuen atzo festa: lehenbizi kainoikadarekin eta gero, 21.30ean, PortukoLa Flamenka gunean izan zuten txupinazoarekin.

Festetan osolanpetuta ibiliko direla adierazi zuten Trecet berak eta Ezkilakapitain berriak, Maddalen Lizasok. Aurtengo ediziora arte Trecetekantzezten zuen kapitainaren papera, baina Piraten koletiboa osa-tzenduten kofradiei garrantzi gehiago emateko, Lizasori pasa diotetestigua: Eskifaia gazte taldeko kidea da eta hemendik aurrera kofradiadesberdinetako ordezkariak izango dira kapitain.

Lizasok, sentimenduasko nahastuta bizi dituela egun hauek aitortu zuen: “Urduritasuna,presioa, ardura eta ilusioa”. “Batez ere iristeko gogoz nago”, adierazizuen, eta atzokoa “egun konpletoa” izaten ari zela gaineratu.

Trecetaurten ez da Ezkila izango, baina “lasaiago” ez dela ibiliko onartuzuen Piraten Aste Nagusian lan karga handia dagoelako: “¡Lana berdinegin behar da!”. “Pena puntu batekin ere utzi dut, baina Maddalenekkristoren ilusioa dauka bera izango delako. Horrelako testigu batuzteak pozik uzten zaitu”.

Kainoikadaren ondoren, Piratak udaletxebarrura sartu ziren. Terrazarenpean gelditu ziren bandek ere berebideari ekin zioten, musikaz giroa alaitzen, noski. Ikusleak, ordea,Gastronomikak alde egin zuen arte -pare bat pieza jo zituenkanoikadaren ondoren- ez ziren ia mugitu ere egin.

Atzo,Donostiako banderaren ondoan Jolly Roger bat bakarrik falta izan zenPiratek hiriko festak guztiz konkistatu dituztela demostra-tzeko. Hamarurteren ondoren, Aste Nagusia abordatu dute.